Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz, orain 2 urte, 2014 urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako 8 baserrietako ateak zabaltzea erabaki zuen, etxeko ateak zabalduaz, ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahiean.
Aurtengoan, ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenaren hirugarren edizioarekin gatoz, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeiniz.
Uztailak 1 eta 2an, Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.
ONGI ETORRI BASERRIRA ekimena, antolatzailea den sindikatuaren ustean, bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.
Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dugu denon esku.
Aurtengoan 25 baserrietako ateak zabaltzen ditugu (2014an 8 baserri eta 2015ean 16 baserri izan ziren), 15 ibilbide ezberdinetan antolatuak:
Uztailak 1ean, ostirala
- Asteasu. BULANO baserria (esne behiak) / (Bisita euskara hutsean)
- Bidania. Bidanian ZELAONDO baserria (oilaskoak) eta ANDUTI (larre behiak) / (Bisita euskara hutsean)
-Oiartzun. GALTZATA baserria (ardiak- gazta) eta PELU-ZAHAR baserria (arrautza ekologikoak - nekazalturismoa).
- Urnieta. ADARRAZPI baserria (ardiak-gazta/mamia) eta EULA sagardotegia (sagastiak-sagardoa)
- Eskoriatza. AGARRE baserria (larre behiak eta basogintza).
- Muskiz. C.B. LA SEQUILLA/ A. Fernández (larre behiak - txerriak)
Uztailak 2an, larunbata
- Aralar. Ataundik atera ESNAURRETAko bordara Joseba Insausti artzainarekin batera, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko./ (Bisita euskara hutsean)
- Zarautz. LURBERRY, fruitu txikien landare mintegi ekologikoa eta landaketak. (ahabia, andere-mahatsa, mahats arantza, mugurdia, masusta eta marrubia) / (Bisita euskara hutsean).
- Getaria. GAINTZA txakolindegia (mahastiak - txakolina)
- Beizama. URKI baserria (aire libreko txerriak) eta ARRETA baserria (ardiak- gazta).
- Irun. Irungo OIHANALDE baserria (larre behiak) eta OLA sagardotegia (sagastiak-sagardoa).
- Azpeitia. ENPARAN-GAIN baserria (baratza) eta ODRIA baserria (larre behiak).
- Oñati. GOMIZTEGI baserria (ardiak-gazta).
- Gatika-Lemoiz. ETXEBARRIA baserria (fruta, sagardoa eta txakolina) eta IPAR LORE (erleak eta eztia)
- Berriz-Garai. AIARBI baserria (esne behiak) eta IRATXE Martinez (arraultza ekologikoak)
- Ubide - Orozko. PAGOBIETA baserria (ardiak eta gaztandegia) eta FIDEL ABANS ganadutegia (larre behiak).
Bisitaren Ordutegia: 11,00 – 14,00
Baserri eta ibilbide gaineko informazioa: www.ongietorribaserrira.eus
Izena emateko: www.ongietorribaserrira.eus ko izen-emateko orrian
Izena emateko azken eguna : Ekainak 22 de Junio (barne)
Izena ematea DOHAIN da
ZOZKETAK: KALITATEAko produktu saskitxoak eta nekazalturismo batean, 4 pertsonentzako 2 gauko NEKATUReko Bonus Fuksia zozketatuko dugu.
Informazio telefonoa: 943.650123