instagramFacebookTwitter

Gipuzkoako baserri alorreko eragile nagusiek, EHNE eta ENBA, bere babesa eskeini nahi die bihar Gipuzkoako Batzar Nagusietako Plenoan tratatuko den mozioari non Aralarko artzain eta abeltzainen duintasuna aldarrikatzen den.

Biharko plenoan, sektoretik sustatuta eta EAJ, PSE eta PPk aurkeztutako mozioa tratatuko da eta bi sindikatuek dei berezia egiten die gainuntzeko alderdi politikoei, EHBILDU eta PODEMOS, mozioa babes dezaten.

Mendiko abelzaintzaren onura ekologikoak eta biodibertsitaterako egindako aportazioa behin eta berriro aitortzen denean, Gipuzkoako nekazariak eta abeltzainak ordezkatzen ditugun sindikatuok, zeharo kezkatuta gaude, azken hilabeteotan Aralarko azpiegiturak direla eta, bizitu dugun egoerarekin.

Gipuzkoako gizarteak ezin du onartu, gizartea bere osotasunean aurrera egiteko elkar-lanean dihardugun bitartean, gure lurraldean behin eta berriro estrategikotzat jotzen ditugun artzain eta abeltzainak XIX mendean bezala bizitzea.

Egungo artzain eta abeltzainek, eta are gehiago, etorkizunean ere artzain eta abeltzainak gure mendietan izan nahi baditugu, ezinbestekoa da gutxieneko azpiegiturak eta baliabideak eskeintzea.

Azpegiturarik gabee ez dago duintasunik gure abeltzainentzat eta tamalez, etorkizunik ere ez. Beraz, amaitzeko, Gipuzkoako ENBA eta EHNEk gure babesa plazaratu eta alderdi politiko guztien babesa eskatzen dugu.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan