Atzoko eguna historikoa izan zen Ordizin ospatutako Enirio-Aralarko Mankomunitatearen Juntan Enirio-Doniturrieta bidea zabaltzeaz gain 2015-2019rako inbertsioen egitasmoa onartu zelako. Giro beroa eta benetan txalotzekoa, abeltzainen partehartzea, aretoa leporaino beteaz.
Mankomunitateko batzarrean partehartu zuten 11 udaletxeetatik, 10 udaletxek eman zuten baiezkoa (Ordizia, Altzaga, Beasain, Gaintza, Lazkao, Ataun, Amezketa, Orendain, Arama eta Abaltzisketa) eta bat, Baliarrain, abstenitu egin zen.
Gure eskerrona bertaratutako abeltzainentzat eta baiezkoa eman zuten udaletxeentzat!