Otsailaren 5ean, ENBAk bere XXV Batzarra ospatuko du ohizko gaiekin batera gogoeta estrategikoa eta ospakizuna bateratuz.
Aurtengokoan honenbestez, 2016ko batzarra ospatzeaz aparte, etorkizuna nondik-norakoa izan daitekeen hitzaldia prestatu dugu Valentziako Unibertsitateko katedraduna den José María García ALvarez-Coqueren eskutik eta amaitzeko, batzarra ixteko, Iñigo Urkullu lehendakariaren partehartzea izango dugu.
Ospakizun giroa areagotzeko bai batzarraren amaieran bai sagardotegiko bazkarian hainbat bertsolari izango ditugu eta dei berezia egiten diegu bai bazkide bai laguneri bertaratzeko.
Hona hemen prestatu dugun egitaraua
Batzarra:
- 11tan. Irekiera: Ainhoa Aizpuru (Gipuzkoako Nekazaritza diputatua) eta Mikel Pagola (Urnietako Alkatea)
- 11,15. ENBA eta ENARO kooperatibaren urteko kontuak.
- 12,00. “El futuro del sector agrario vasco en un mundo cambiante” . José María García Álvarez-Coque (Doctor e Ingeniero Agrónomo. Catedrático de Economía Aplicada y Profesor de Economía y Política Agrarias en la Universidad Politécnica de Valencia).
- 13,00. Batzarraren itxiera. Iñaki Goenaga (ENBAko presidentea)
Iñigo Urkullu (Euskadiko Lehendakaria)
- 13,30. Bertso saioa: Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Javier Ziarda
- 14,00. Elkartasunezko bazkaria Urnietako EULA sagardotegian bertsolariez lagunduta
Eguna: Otsailak 5, igandea
Lekua: Urnietako SALESIANOAK ikastetxean
* Bai Batzarra bai Bazkarirako aurrez izena ematea komeni da