instagramFacebookTwitter

amaiera.argazkia.2

“Baserriak, elikadura osasuntsu, lurralde kudeatzaile eta jasangarritasunaren bermea den neurrian, etorkizuna oparoa du” dio Iñaki Goenaga ENBAko presidenteak

Gaur goizean ENBA nekazal sindikatuak bere XXV. Batzarra ospatu du Urnietako Salesiarren Ikastetxean eta bertan elkartu da jende ugari,  baserritarrak, lagunak, sektoreko eragileak eta herri agintariak (Mikel Pagola Urnietako alkatea, Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Nekazaritzako diputatua, Arantza Tapia  Jaurlaritzako  Garapen Ekonomikorako Sailburua, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Iñigo Urkullu , Euskadiko Lehendakaria.

Sarrerako salutaz gain ENBA nekazal sindikatuak  elkarteko eta ENARO kooperatibako dirukontuak onartu dituzte eta 2016 urteari buruzko txostena azaldu da. Azpimarratzekoa da Batzarrean atzo erretako bordaren, Zaldibiko Oidui mendizale elkartearena, kapitulua gaitzetsi egin dela ENBAren ustean, ekintza tamalgarri honek Aralarko azpiegiturei buruzko eztabaidatik atera nahiean.

Ondoren, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan Ekonomi Aplikatuan katedraduna den José María García Alvarez-Coque jardun da Nekazal sektoreak mundu aldakor batean izan dezakeen etorkizunari buruz eta besteak beste, elikagaien alorrean diren presioak (globalizazioa, energia, klima aldaketa eta elikagaien katearen desoreka), sektore ezberdinetako tendentziak, erantzun alternatibak  baserri txiki eta ingurune urbanoan eta azkenik, 2020 urtetik aurrerako Europako Nekazal Politikaren balizko ildoak jorratu ditu.

Katedradunaren ostean, ENBAko presidentea den Iñaki Goenagak hitzegin du eta sektoreak bizi duen egonkortasuna azpimarratu du, ekoizpen sektoreak egituratuta daudenez eta eragile ezberdinen arteko elkarlan giro paketsua baina aurrera begiratuz, gizarte gero eta urbanoak dituen behar eta nahiak hausnartu eta gure azpiegitura guztia gertuko merkatua asetzera bideratu beharrean gaude, ekoizle eta kontsumitzaileak eskutik helduta, bi aldetako dinamika berria moldatuz. Azkenik, Goenagaren esanetan, baserriak etorkizun oparoa izango du hortik bizitu nahi duten gazteentzat, are gehiago ikusirik,  elikadura, natura, paisaia, jasangarritasuna, bertakotasuna eta beste hainbat kontzeptu nagusitzen ari direla gure gizartean.

ENBAko presidentearen hitzen ondoren, azken 25 urteotan ENBAko presidenteak izandako hirurak omendu dira: Jon Arruti, Mikel Arteaga eta Iñaki Goenaga bera eta esker onaren txapela jantzi zaie.

 urkullu.enba

Batzarraren itxiera gisara, Euskadiko Lehendakaria den Iñigo Urkulluk hartu du hitza eta ekonomia eta enpleguaz kezkatzen den egungo gizartean, lehen sektoreak duen garrantzia azpimarratu du 15.500 ustialekuk egiten duten lana goraipatuz. Bestalde, sektorea egituratzeko eta modernizatzeko lanetan ENBAk egindako lana eskertu du.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan