instagramFacebookTwitter

basurdeak.1

Basurdeen kalteak jasaten ditugunak gu gara, baserritarrak. Ezin dugu negurako belarrik ganoraz bildu basurdeek larreak harrotu dizkigutelako. Ezin ditugu gure uztak jaso, haiek jan egin dituztelako.

Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu du basurdeen populazioak gora egiten duela esponentzialki. Ehiza dela basurdeen populazioa kontrolatzeko erabiltzen den neurria. Iaz , esaterako, Gipuzkoan 1.300 basurde ehizatu ziren eta hala ere populazioak gora egiten du.

Entzun ahal izan dugu basurdeak hiri inguruetan “gehienbat” kontrolatzen direla. Landa ingurunean bizi garenok zer gara bigarren mailako herritarrak? Basurdeek istripuak eragiten dituztela eta aseguruak ez direla horren kargu egiten… Arazoa denona da eta gero eta larriagoa bihurtzen ari da. Ez dugu basurdea desagertzerik nahi, baizik eta gainpopulazioa kontrolatzea.

Arrasateko baserritarrek ikusi dute urteak joan urteak etorri hainbat eskualdetan basurdeen kalteen kontrola egin egin dela, baina eskualde honetan, Debagoienan, arazoa areagotu egin da. Kalteak geroz eta gehiago dira. Debagoienan ehiza egitea suertatzen zaion koadrilak ez dio aurre egiten arazoari (kontrolaren ardura eskualde bakoitzeko ehiza koadrilak du).

Ez dugu dirurik eskatzen. Ez diru laguntzarik. Basurdeen populazioaren kontrola exijitzen dugu. Foru Aldundiak eta ehiza federazioak hitzarmen bat sinatuta dute kontrol hori egiteko eta exijitzen dugu bertan idatzitakoa bete dadin. Hau da, protokoloa bete dadin.

Sindikatuetatik urteak daramatzagu egoera hau salatzen. Aldundiarekin eta ehiza federazioarekin elkartuta arazo honen berri eman eta kalteen kudeaketarako zehaztuta dagoen protokoloa berritu dadin eskatzen, baina ez zaigu kasurik egiten. Ez dute egoera hau konpontzeko borondaterik agertzen. Berriro errepikatzen dugu, eskualde batzuetan kontrola ongi egiten den arren, eskualde honetan ez, eta kalteen kudeaketarako zehaztuta dagoen protokoloa berritu eta bete dadin dadin eskatzen dugu.

Deialdei honekin bat egiten dugu:
Gipuzkoako EHNE
Gipuzkoako ENBA
Bedoña auzoa
Garagartza auzoa
Meatzerreka auzoa
Santa Ageda auzoa
San Andres auzoa
Udala auzoa

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan