instagramFacebookTwitter

Laguntzak eta dirulaguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru-laguntzakbasoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia argitaratu berri ditu.  Orokorrean epea ekainaren 29an amaitzen bada ere, oso kontuan izan behar da Baso plan teknikoak, pinu zahar mozketa eta hondamendi naturalen kasuan  epea maiatzaren 1ean amaitzen dela.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018 urterako hainbat laguntza deialdia argitaratu berri ditu Martxoaren 14ko Aldizkari Ofizialean. Alde batetik, nekazaritza ingurumenaren eta klimaren laguntzen eta nekazaritza ekologikoaren deialdia eta bestetik, Mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako konpentsazio ordainen (ICM delkaoa) deialdia.

Eusko Jaurlaritzak mahastizain eta ardogileentzako laguntza sorta argitaratu berri du eta 2018ko deialdian bertan, hirugarren herrialdeetan mahastizaintza eta ardogintzako produktuei buruzko sustapen eta informazio programak eta ekintzak egiteko laguntzak aureikusten dira (Eskabide epea Otsailaren 15ean amaitzen da) eta ardogintza eta mahastizaintzako sektorea bultzatzeko programaren inbertsiorako laguntzak (Eskabide epea Apirilaren 14an amaitzen da) txertatzen dira.

Urtarrilaren 12an ospatutako Ministro Kontseiluan, 5/2018 errege dekretua onartu zen, 2019-2023 aldian mahasti-ardogintza alorrerako laguntza programa jasotzen duena.

Errege Dekretuan Europatik finantzatutako lineak ezartzen dira eta 5 urteetako eperako 1.000 miloitako aurrekontua gaindituko da. Zehazki, Espainirako urteko 210.3 miloi eurotako aurrekontua aurreikusten da, hain zuzen ere:

  • 72,5 miloi euro mahastien berregituraketa eta errekonbertsiorako
  • 56 miloi euro inbertsiotarako
  • 50 miloi euro Europaz kanpoko herrialdeetan promozioa egiteko
  • 31,8 miloi euro subproduktuen destilaziorako

 

Hala ere, oraindik zehazteke dago elkargo autonomo baloitzerako izango den aurrekontua ez eta, Euskadirako aurreikusita dauden lineen garapena edo deialdiak.

Egin clik esteka honetan 5/2018 Errege Dekretua ikusteko.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan