Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurralde Historikoan sagardorako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru laguntzen 2018ko deialdia onartu eta argitaratu berri du. Deialdiak 290.000 eurotako aurrekontua du eta eskabideak aurkezteko epea Otsailaren 20 da eta lagundutako inbertsioak egiteko epea 2019ko maiatzean amaitzen da.
2018ko Deialdia / Deialdi honetako diru laguntzak honako araudian jasotako baldintzak bete beharko dituzte (2016ko ekainaren 28ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 122 zk.).
Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri du nekazal produktu eta elikagaien kalitatezko markaka sustatzeko 2018 urterako laguntzen deialdia, hilabeteko epearekin. Laguntza deialdiak bi hanka ditu, alde batetik, lehenbizikotz kalitatezko zigilu edo markak erabiltzen dituzten ekoizleentzat eta bigarrenik, kalitatezko markari buruzko informazioa edo promozioa egiten duten ekoizle taldeentzat.
Informazio gehiago: EHAO
Eusko Jaurlaritzak landagunearen ekonomia dibertsifikatzeko laguntza deialdia zabaldu berri du. Deialdia oso interesgarria izan daiteke, besteak beste, etxeko ekonomia nekazaritzatik kanpoko ihardueraren batekin dibertsifikatu nahi duten baserritarrentzat.
Informazio gehiago: EHAO
Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko nekazal ustialekuetan inbertsioetarako laguntzen araudiaren xehetasunak jasotzen dituen foru dekretua argitaratu berri du eta honekin batera, 2018 urterako deialdia, hain zuzen ere, Otsailaren 2an amaitzen den epearekin.
Informazio gehiagorako: Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
Gipuzkoako Foru Aldundian nekazal ustialekuetan inbertsioak egiteko laguntzen 2018ko deialdia zabaldu berri du. Guztirako aurrekontua 2.750.000 eurotakoa du eta eskabideak aurkezteko azken eguna Urtarrilaren 25ean da.