instagramFacebookTwitter

Laguntzak eta dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri du AGINDUA, 2019ko uztailaren 23koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita mahastizaintzako sektorea bultzatzeko programaren inbertsiorako 2020. urteko laguntzena.

 Inbertsioak egiteko laguntza-eskabideak aurkezteko epea, berriz, agindu hau argitaratu eta biharamunean hasi eta 2020ko otsailaren 1a baino lehen bukatuko da. Hala ere, 2019ko otsailaren 1etik aurrera (egun hori barnean dela) aurkeztutako eskabideak onartuko dira.

BOPV (2019-08-09)

FEGAk argitaratu berri du 2018rako NPBean aplikatu beharreko finantza disziplinaren ondoriozko errenboltsoa, %1,37koa izango dela, behin behinean kalkulatu zen bezala. Gogoratu bestalde, errenboltsoa soilik 2.000 eurotatik gorako onuradunei aplikatu zaiela. Greening koefizientea aldiz %52,052523koa izango da.

Otsailaren 1ean hasiko da, teorikoki bederen, Europako Nekazal Politika Bateratuaren (NPB-PAC) kanpaina berria (Bizkaiko  kasuan epea Otsailaren 11an zabalduko da eta Gipuzkoan 13an) eta Apirilaren 30 arte egongo da zabalik, luzatzen ez bada.

Aurtengo kanpainan indarrean sartu berri den araudia, 1378/2018 Errege Dekretua,  Azaroaren 8an onartu zuen Ministro Kontseiluak eta 9an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean eta bertan jasotzen dira, NPBko laguntzak jaso ahal izateko bete beharreko baldintzak eta xehetasun guztiak. Errege Dekretuak jasotzen dituen berrikuntza guztiak laburbilduz ENBAko Teknikariek eginiko txostena egin du.

Egin klik 2019.PAC Txostena irakurri nahi baduzu

Gipuzkoako Foru Aldundiak 29/2018 Foru Dekretua, abenduaren 11koa, aldatzen duena maiatzaren 10eko 9/2016 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategien aldeko laguntzei buruzkoa: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak argitaratu berri ditu. Ustiategietako inbertsioen dekretuan onartu berriko aldaketak jasotzeaz gain, Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 2019ko deialdia, Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen 2019ko deialdia eta 600 LI/2018 Foru Agindua, abenduaren 11koa, ustiategi txikiak garatzeko diru-laguntzen 2019ko deialdia onartzekoa argitara eman ditu.

Deialdi guztiak Urtarrilaren 25ean amaitzen dira.

Hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako eta -ekintzetarako laguntzak 2019. Euskal Autonomia Erkidegorako Europako Erkidegoko erregelamenduko eta estatuko oinarrizko araudiko mahastizaintza eta ardogintzako sektoreko Erkidegoko laguntza neurrien garapena eta aplikazioa ezartzea hirugarren herrialdeetako merkatuak sustatzeko jasotzen duen Araua.

Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2018/12/13-2019/01/14)

 

Dirulaguntzen aurkezpena, eskaibide orria eta beharrezko den informazio guztia.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan