Gure baserrietako ateak zabaldu nahi ditugu jendeak gure etxeak, familiak, soroak eta animaliak ezagutu ditzan eta geuk ekoizten duguna bertatik ezagutu ondoren, gehiago balora dezan.
Horretarako Ate Irekietako eguna antolatu dugu eta hiritargo zabalaren artean hedatzea nahi genuke, baserritarrak eta heuren kontsumitzaileak gerturatzeko asmoz.
Aurtengoan, iazko arrakasta kontuan izanik eta bisitarien iritziak kontuan izanik, bi egun ezberdinetan antolatu dugu (ostirala eta larunbata) eta baserri gehiago sartu ditugu, hau dela eta, 8 ibilbide antolatu ditugu.
Uztailak 3an, ostirala
-Oiartzun. GALTZATA baserria (ardiak- gazta) eta PELU ZAHAR baserria (arrautza ekologikoak - nekazalturismoa).
- Irun. Irungo LASTAOLA baserria (esne behiak), OIHANALDE baserria (larre behiak) eta OLA sagardotegia (sagastiak-sagardoa).
- Amezketa-Zerain. Amezketan MENDIKO baserria (oilaskoak) eta Zeraingo LUMAGORRI hiltegia
- Urnieta. ADARRAZPI baserria (ardiak-gazta/mamia) eta EULA sagardotegia (sagastiak-sagardoa)
Uztailak 4an, larunbata
- Getaria. AGERRE-BERRI baserria (ardiak eta larre behiak) eta GAINTZA txakolindegia (mahastiak - txakolina)
- Beizama. URKI baserria (aire libreko txerriak) eta ARRETA baserria (ardiak- gazta).
- Azpeitia. URESAUNDI baserria (baratza) eta ODRIA baserria (larre behiak).
- Oñati. ESTENAGA baserria (esne behiak) eta GOMIZTEGI baserria (ardiak-gazta).
Ordutegia: 11,00 – 14,00
Izena emateko telefonoa 943.650123
Izena emateko posta elektronikoa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Izena emateko azken eguna : Ekainak 28 de Junio
Izena ematea DOHAIN da
ZOZKETAK: KALITATEAko produktu saskitxoak eta nekazalturismo batean, 4 pertsonentzako 2 gauko NEKATUReko Bonus Fuksia zozketatuko dugu.
ENBA nekazal sindikatuak gogor salatu nahi du IBERDROLA DISTRIBUCION ELECTRICA enpresaren jokabidea, baserri ingurunetako argindar azpiegiturak bertako biztanleen kontura berritzen ari direlako, berez, berak egin beharreko lana denean.
IBERDROLAk azken urte edo hamarkadetan ezer gutxi inbertitu du baserri ingurunetako argindar transformagailu eta lineak berritzen eta orain, etxe isolatu asko baimendu direnean eta bestalde, ustialekuetan behar haundiagoak ditugunean, bere kabuz egin beharrean, inbertsioak egiteko faktura herritarrei egozten ari zaie.
Baserri ingurunetako argindar azpiegituraren egoera tamalgarria da eta honenbestez, inplikatuak dauden erakunde eta uneontan hauteskunde lehian diharduten alderdiengana jo nahi du ENBA sindikatuak, heuren egitarau eta proiektuen lehentasunen artean sar dezaten.
ENBA nekazal sindikatuak esne prezioen kontrolaren bigarren txanda egin du Martxoaren haseran eta berriro ere, merkatalguneak daramaten joku maltzurra salatu nahi izan du, esne asko litroa 0,60 xentimo azpitik eskeintzen dela ziurtatzean.
ENBA nekazal sindikatuak Gipuzkoako 23 saltoki, Bizkaiko 4, Arabako 1, Nafarroako 1 eta Iparraldeko beste bat kontrolatu ditu aurreko egunetan, abeltzainez osatutako sare bati esker eta denetan aurkitu izan dute, litroko 0,60 xentimo azpitik dagoen esnea.
Kasu gehienetan saltokiaren marka txuriaz baliatzen dira baina badaude, esne fabriken bigarren markak eta baita ere, Portugaletik eta Frantziatik inportatutako esnea.
Bestalde, esnea heuren kanpainetan produktu amua bezala erabiltzea salatzen dute eta azkenik, Iparraldetik hona, saltoki frantses batek egiten duen jokua ere salatu nahi izan dute.
ENBAko arduradunek heuren kezka agertu nahi dute, hain prezio baxuak, esne kuota sistemaren ezabaketaren bezperan ikustean eta zeharo larrituta, ondoren gertatuko denarekin.
Ondoren ikus ditzazkezu jarraitutako merkatalgune eta bertako prezioak.
ENBA nekazal sindikatuak esne prezioen kontrolaren hirugarren txanda egin du Apirilaren erdialdean eta berriro ere, merkatalguneak daramaten joku maltzurra salatu nahi izan du, esne asko litroa 0,60 xentimo azpitik eskeintzen dela ziurtatzean.
ENBA nekazal sindikatuak 25 saltoki kontrolatu ditu aurreko egunetan, abeltzainez osatutako sare bati esker eta denetan aurkitu izan dute, salbuespenak salbuespen, litroko 0,60 xentimo azpitik dagoen esnea.
Kasu gehienetan saltokiaren marka txuriaz baliatzen dira baina badaude, esne fabriken bigarren markak eta baita ere, Portugaletik inportatutako esnea.
Bestalde, esnea heuren kanpainetan produktu amua bezala erabiltzea salatzen dute eta azkenik, Iparraldetik hona, saltoki frantses batek egiten duen jokua ere salatu nahi izan dute.
ENBAko arduradunek heuren kezka agertu nahi dute, Oiartzungo MAKROn topatutako 0,47ko eskeintzaren aurrean.
ENBA nekazal sindikatuak, 2015 urterako zituen helburuen artean, EUS domeinua bereganatzea zen eta urrats hori eman dugunez, gure bazkide, lagun eta interlokutore guztiei jakinarazten diegu, hemendik aurrera ENBA nekazal sindikatuaren komunikazio bide guztietan EUS domeinua erabiliko dela.
Beraz, gaurtik aurrera, gure webgunea: www.enba.eus
Gure helbide elektronikoak: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. izango dira.