Urtarrilaren 31an, ostirala, Gipuzkoako ENBAren 33. batzarra ospatuko da Hernaniko ORONA auditorioan eta bertan izango dira bai Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua den Amaia Barredo eta Gipuzkoako Foru Aldundian Lurralde Oreka Berdeko diputatua den Xabier Arruti. Urteko errepasoa emateaz gain eta elkarteko diru kontuak onartu ostean, 2024ko martxoan hil zen Ixiar Arteagari omenaldi xume bat egingo diogu, 25 urteetan baserritarren alde egindako lana eskertu asmoz eta azkenik, behi haragiaren merkatuak bizi duen egoera zoro eta nahasia ulertzeko, PROVACUNO interprofesionaleko zuzendaria den Javier Lópezen hitzaldia izango da.
EGITARAUA:
- 11, 00 tan. Irekiera:
Xabier Lertxundi (Hernaniko Alkatea)
Xabier Arruti (Lurralde Oreka Berdeko diputatua)
Amaia Barredo (Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza sailburua)
- 11,30. ENBA urteko kontuak eta ENARO kooperatibako urteko kontuak eta kargu hautaketa.
- 11,45 – 12,05. 2024 urteko memoria
- 12,05- 12,25. ENBAko presidentearen txostena eta gogoeta.
- 12,30. Ixiar Arteaga abokatuari omenaldia, sendia bertan izango delarik
- 13,00 – 13,45. Claves del “alocado” mercado cárnico actual. Ponente: Javier López. Director General de la Interprofesional de la Carne de Vacuno PROVACUNO.
- 14,00. Elkartasunezko luntxa.
Eguna: Urtarrilak 31, ostirala
Lekua: Hernaniko ORONA auditorioan
Gaur ENBA-Gipuzkoak antolatutako Esne Jardunaldia ospatu da Zaldibian. Bertan, abeltzainak, kooperatibak, esne-industria eta beste erakunde sektorial batzu bildu dira. Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak ireki du jardunaldia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko diputatuak itxi.
Amaia Barredok iragarri du esnetarako behien plan sektorial bat abian jarriko dela laster, sektorearekin berarekin lankidetzan, sektorearen benetako egoera orokorrari aurre egiteko. Bide batez, sailburuak berak aitortu duen bezala, ENBA sindikatuak planteatu zuen plan sektorial hau egiteko beharra.
Ondoren, Santiago de Compostelako Unibertsitateko Francisco Sineirok eta Jorge Santisok esnearen sektorearen egoera poliedrikoari heldu diote, eta ekoizleen elkarteak bultzatzeko beharra, prezioak indexatzeko sistema orokor bat aplikatzea eta esnekien, bereziki gaztaren, kontsumo gero eta handiagoari arreta handiagoa jartzea azpimarratu dute.
KAIKU Korporazioko Nerea Arroyok eta KAIKU kooperatibako Iñigo Aranburuk merkatu globalean eta ziurgabetasunez betetako merkatu batean tokiko enpresa batek dituen erronken berri eman dute.
LURSAILeko Javi Garrok azken bi urteetako (2022 eta 2023) errentagarritasunaren bilakaeraren berri eman du. Sektore ekoizlearen zati handi batek ekoizpen-kostuen azpitik ekoitzi du, eta, gainera, esnearen azpisektoreko zuzeneko laguntzen bilakaeraren berri eman du, hektareako laguntzak jaitsiz eta buruko laguntzak handituz.
Mahai-inguru batek eman dio amaiera jardunaldiari. Bertan, bi abeltzainek hartu dute parte: Aritz Eizagirrek (Zumaiako Xarrondo Esnekiak) eta Arantxa Goenagak (Donostiako Yogures Goenaga) eta hauezaz gain, Beasaingo Iker Markinez de Kaxola sukaldariak, Malen Sarasua LEARTIKER esne-zentroko arduradunak eta Josu Garaialdek (Hazi) sustapen teknikaria.
Itxiera, bestalde, Xabier Arruti diputatuaren kontua izan da, egungo sektore ekoizlearekiko arreta eta etorkizuneko ekoizleentzako apustu berrien aldeko apustua bateragarri egiteko beharra planteatu duelarik.
ENBA-Gipuzkoak azpimarratu du prezioak finkatzeko metodologia bat bultzatzearen aldeko apustua egin duela. Metodologia horretan, beren esanetan, merkatuko beste faktore batzuen artean, ekoizpen-kostuak izan beharko litzatekego dira faktore nagusiak.
AURKEZPENAK
- F. Sineiro aurkezpena
- J.Santiso aurkezpena
- N. Arroyo - I. Aranburu (KAIKU) aurkezpena
- J. Garro (Lursail) aurkezpena
Euskadiko Nekazarien Batasunak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak jendaurrean ipinitako Otsoaren kudeaketa planaren aurrean aurkeztutako txostenean, planaren tramitazioa gelditzea eskatzen du.
Otsoen populazioa nabarmen hedatzen eta handitzen ari den egoera globalean, ENBAren ustean, zentzuzkoena otsoen babes-kalifikazioaren balizko berrikuspena Europan zein Estatuan ebatzi arte itxarotea da eta bide batez, mahaigainean dagoen dokumentua, goitik behera berregitea, natur baliabidek zaintzen eta lurraldea kudeatzen duten abeltzainen ogibidea eta bizibidea dokumentuaren erdigunean jarriz.
Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa planak, abeltzainari otsoaren erasoen kaltetu izaera ukatzen dio eta zentzu berean, erabateko enpatia falta agertzen du abeltzaintzarekiko bai otsoak eragindako kalteak gutxiestean bai balizko irtenbideetan proposamen lausoak eta hipotetikoak ezarriz eta aldiz, abeltzainek betebeharrekoetan, oso hizkuntza zehatza eta zigortzailea azalduz.
Esan bezala, otsoaren kudeaketa planean aurkezten diren alternatibak (txakur zaindariak, itxiturak, bolondres eta laguntzaileak, kalitate zigiluak, etb.) aplikaezinak dira gu bezalako mendi abeltzaintzan eta are gutxiago, gure mendiak zeharo humanizatuak daudenean.
Hau dena kontuan izanda, eta atxikita doakizuen alegazio dokumentuan zehatzago ikus dezakezuen bezala, ENBA sindikatuak, Eusko Jaurlaritzak otsoaren kudeaketa planaren tramitazioa etetea eskatzen du eta bitartean, dokumentuko diagnostikoa ezabatzea, otsoaren hedapenak bai mendiko larretokien habitat, arriskupean dauden abere espezietan bai abeltzainen bizi kalitatean izan eta izango duen eragina berraztertuz eta horrekin batera, otsoak eragindako kalteen konpentsazioa integrala eta azkenik, otsoak erauzteko programa abian jartzea.
*OHARRA: Honekin batera doakizue, Eusko Jaurlaritzara bidalitako alegazio dokumentua.
ENBA nekazal sindikatuak esne sektoreak bizi duen egoerari buruzko jardunaldia antolatu du, esne ekoizle, eragileak, kooperatiba, esne industria eta merkatarien topagunea izateko asmoz.
Esne ekoizleak baserrian murgilduta bizi gara eta hain zuzen horrexegatik, ekoizleak eta ingurukoak elkartzeko aukera izan dezagun, jardunaldia antolatu dugu esne sektorearen atal ezberdinak landuz, hasi esne eta esnekien merkatuaren errealitatea eta aurrerako joerak, bertako kooperatiba eta industriaren ikuspegia, ekoizleek azken urteetan izaten ari diren garapen ekonomikoa (kostuak, prezioak, etb) eta laguntzen nondik-norakoa eta azkenik, esnea eraldatzeko hautua hartu dutenei leihotxoa zabalduz.
Jardunaldia abenduaren 4an, asteazkena, ospatuko da Zaldibiko GOIZANE zentroan eta honako egitaraua izango du:
- 09.30. SARRERA./ INICIO. Amaia Barredo / Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza sailburua
- 10:00 “Espainiako esnekien merkatua: azken urteetako bilakaera eta etorkizunerako perspektibak” / “El mercado de productos lácteos en España: evolución reciente y perspectivas de futuro. “ Francisco Sineiro y Jorge Santiso. ECOAGRASOC, Universidad de Santiago de Compostela
- 11:00. Bertaratuentzako tarte irekia / Turno abierto a los asistentes
- 11: 15. “Nola lehiatu daiteke tokiko enpresa bat egungo merkatuan? / ¿Cómo puede una empresa local competir en el mercado actual? Nerea Arroyo (KAIKU KM0) - Iñigo Aranburu (KAIKU Koop.)
- 11.45. Kafea
- 12:00 . “ Euskadiko esne sektorearen errentagarritasunaren bilakaera. Prezioak, kosteak eta laguntzak”. LURSAIL gestio etxeak / “Evolución de la rentabilidad del sector lácteo vasco. Precios, costes y ayudas.” Centros de gestión LURSAIL
- 12:30. Bertaratuentzako tarte irekia / Turno abierto a los asistentes
- 12:45 “Esne sektorearen dibertsifikazioa: egungo egoera eta aurrera begirako perspektibak” Mahai ingurua / Mesa redonda: “Diversificación del sector lácteo: situación actual y perspectivas de futuro”
- Aritz Eizagirre / Xarrondo esnekiak
- Arantxa Goenaga / Goenaga yogurrak
- Iker Markinez / KAXOLA
- Josu Garaialde / HAZI
- Malen Sarasua / LEARTIKER
- 14:00. ITXIERA / CIERRE. Xabier Arruti / Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeako diputatua
- 14:30. Luntxa
Jardunaldian parte hartu nahi duenak, leku mugatua denez, aurrez izena eman beharko du 943.650123 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. abenduaren 2a baino lehen.
Pasa den ostiralean, Urriak 18, Aralarko artzain baten autoa lau gurpilak zulatuta azaldu zen aparkatuta zegoen tokian, Ordizian.
Ez da artzain honi horrelako ekintzak jasatea tokatzen zaion aurreneko aldia, ezta bigarren edo hirugarren aldia ere. Hori bai, inongo erakundeetatik ez da sekulan honen aurka egindako ekintzarik kondenatu. Hau al da Aralarren alde dena eman duen artzain batek merezi duena?
Ekintza hau egin duenak edo egin dutenek, Errekabeltzen udan gertatu zenarekin lotzeagatik egingo zuten ziur aski. Jakin beza Goierriko gizarteak artzain honek eta bera bezelakoek horrelako ekintzen beharrik ez dutela beraien aldarrikapenak egiteko.
Azken urteetan Enirio-Aralar Mankomunitateak artzai eta ganaduzaleen aldeko lanik egin ez duenean, abeltzainen aldetik ez da egon inolako saboitairik. Zentzurik ba al du orain abeltzainen aldetik horrelako kontu zikinetan sartzeak, Mankomunitatea eta Aldundiaren arteko akordioa dela eta inbertsioak egiten hasi direnean mendian? Hau egin duenak zer ulertarazi nahi dio Goierriko gizarteari? Errekabeltzeko sabotaiaren ondoren bere ordaina jaso duela?
ENBAk hipotesi bezala ere baztertu egiten du, Errekabeltzeko ekintza abeltzain baten lana izan daitekeenik. Garbi dugu artzainei errua botatzeko egindako ekintza bat izan zela, hastear zeuden lanak geratu asmoz. Oiduegiko soziedadea erre zenean bezalaxe, gertakariak oso antzekoak izan dira.
Guzti honen atzean mendian artzai eta ganaduzaleen aldeko inbertsioak ez egiteko giro txarra sortzea dago helburu bezala eta Aralarko artzain eta ganaduzaleen izen ona zikintzea.
Horregatik, ENBAk bereziki Goierriko gizarteari eskatzen dio behingoz ausardiaz artzain eta ganaduzaleen alde egin dezala, artzainen eskakizunak babes ditzala eta kondenatu dezala artzai honek jasan behar izan duen enegarren sabotaia. Joko zikinean dabiltzan esku beltzak bakarrik utzi arte.
ENBAk bere babes osoa adierazten dio kaltetua izan den artzainari.
ENBAk gero eta gogo gehiagoz lanean jarraituko du Aralarren alde, abeltzantzaren alde, elikagaiak sortuz eta paisaia zainduz, gizarteak goza dezan.
Aralarren, Urriaren 26an.