Europako nekazal sektoreak bizi duen zahartze prozesua are nabarmenagoa da Euskadiko kasuan eta horretaz jabeturik, ENBA nekazal elkarteak, baserriaren gaztetzeari buruzko gogoeta bat egin nahi du. Horren abiapuntu gisara, eskuartean ditugun Topaketak antolatu ditu.
BASERRI GAZTEA Topaketak bi helburu argiak ditu:
- Baserriaren gaztetzeko beharraz jabetzea eta sektoreko estrategia kolektiboaren helburu nagusitzat finkatzea. Etsipena alboratu eta jarrera proaktiboaz baliatuz, gogoeta egin eta neurriak hartzen hasi behar dugu.
- Baserria gaztetzeko helburuarekin nekazal sektoretik kanpoko gazteen txertaketa eta famili barneko transmisio politikak landu eta sakondu beharrean gaude eta horretarako ezinbestekoa da, lehen lehenik, garai berriaren protagonistak izango diren gazteak aintzakotzat hartzea eta bestalde, sektoreko eragile eta administrazioekin elkarlanean jardutea.
Baserritar gazteen aldeko EKOSISTEMA bat sortu beharrean gaude eta horretarako ezinbestekoa dugu zure laguntza eta partehartzea.
BASERRI GAZTEA Topaketen egitaraua
Topaketak bi saiotan banatu dira, bi goizetan, lehenik, Abenduaren 14an eta bigarrena, Urtarrilaren 11an.
Bi kasuetan, hizlari sorta bat izango da, nahiz unibertsitate nahiz Iparraldeko Laborantza Ganbara, Eusko Jaurlaritza edo Gaztenekoak eta goiza borobiltzeko asmoz, 3 gazteen testigantza jasoko dituen mahainguruak.
Egitarau osoa hemen ikus dezakezu.
Izena emateko
ENBA | 943.650123 | Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | www.enba.eus
1. Topaketa:
Abenduak 10 baino lehen
2. Topaketa:
Urtarrilak 7 baino lehen
LEKUA | GOIZANE Zentrua / Olaeta Auzoa, 6, 20247 Zaldibia,Gipuzkoa
Gaur eta bihar, Bilbon ospatuko diren “XXI mendeko Euskal Zuzenbide Zibila 2015eko legetik etorkizuneko lege garapenetara” izeneko Ihardunaldiak, gaiaren garrantziaz jabetzen gaitu.
Euskadiko Zuzenbide Zibilaren legeak, orain arte genuen famili barneko legedia goitik behera alda ditzake eta honenbestez, eragin zuzena izan dezake baserri munduan.
Hau dela este, herentziak egiterakoan, ondasunak uzterakoan, bikote barneko araudia, etb dira Euskal Zuzenbide Zibilaren lege berriak ikutu eta aldatzen dituenak, beraz, ENBAtik oso garrantzitsutzat jotzen dugu, gure baserritarrak eta familiak ondo informatuta egotea.
Helburu horrekin 2 batzar informatibo antolatu ditugu:
- Azaroak 17, asteartea, goizeko 10,30-12,30, Zizurkilgo FRAISORO eskolan.
- Azaroak 24, asteartea, goizeko 10,30-12,30, Elgoibarko KULTUR-ETXEAn
Hizlariak: Pedro Elosegui Bergareche / Notarioa
Itziar Arteaga Mercader / ENBAko abokatua
Batzar informatibo hauetan sarrera irekia izango da.
ENBA nekazal sindikatuak etsigarritzat kalifikatu du atzokoan Europako Nekazaritza Ministru Kontseiluak hartutako erabakia, hain zuzen ere, esne sektoreak bizi duen problematikaren aurrean irtenbide gisara 500 miloi eurotako laguntza zuzenak onartuz.
Baserritarrok ez ditugu limosnarik nahi baizik eta gure ekoizpenarentzat prezio duinak eta horretarako ezinbestekoa da merkatua arautzea, ekoizpena kontrolatzea eta elikagaien katea orekatzea.
ENBAren ustean, okerreko aurreikuspen eta txostenen arabera ezabatu zituen Europak esne kuoten sistema eta orain, ez du erabakia zuzentzeko ez gaitasun ez borondaterik eta honenbestez, baserritarron etorkizuna bihotz gabeko gabeko espekulatzaile, bitartekari, industri eta banatzaileen eskutan uzten du.
Egoera honetan ENBAk ostegunean Madrilen INLAC interprofesionalak ospatuko duen bileran zentratu nahi du, esne kateko eragileen artean heuren arteko harremanei argitasuna, gardentasuna eta jasangarritasuna ezartzeko akordio proposamena gauzatuko delakoan. Dei berezia egiten zaie banatzaileei baina bereziki, jatorri frantziarreko DIA banatzaileari, akordioa sinatu eta bete dezaten eta bestalde, akordioak betetzen ez dituztenentzat, isunak arautzea eskatzen dio Ministeritzari.
Azkenik, ENBAk dei egiten dio Eusko Jaurlaritzari Esne Mahaia konbokatu dezan, esne katea osatzen duten ekoizleak, kooperatibak, industria eta banatzaile artean bertako egoera jarriatzeko eta hartu beharreko erabakiak sustatzeko.
ENBA nekazal sindikatuaren ustean lotsagarria da Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren jokabidea bere azken txostenean, elikagaien katearen legeari buruzko diktamenean, banatzaileen aldeko jarrera garbia azaldu duelako, salneurri azpiko salmentak babesten dituelako eta azkenik, produktuen gertutasunaz informatzea ere, erosketa bera kaltetzen duela adierazten duelako.
ENBA nekazal sindikatuak BASERRITARRON LAGUNA sariaren bigarren edizioa jarri du abian eta saridunaren izena hautatzeko prozesu partehartzailea zabaldu du sektoreko eragile eta jendearen artean.
Orain 2 urte, Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak BASERRITARRON LAGUNA saria eratzea erabaki zuen eta bere lehen edizioan, 2014an, saria sektorean aski ezaguna den Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen (argazkia).
BASERRITARRON LAGUNA sariaren helburua, gogoratzea besterik ez, eguneroko ihardunean baserritarron alde lan egiten duenari gure eskerrona azaltzea dela, bere ekimemenaren bitartez egungo gizartean baserritarrak betetzen duen funtzioa sustatu, aldarrikatu, babestu eta zabaltzen duelako eta bide batez, baserri mundua eta hiritar mundua gerturatzen laguntzen duelako.
Sariaren bigarren edizioa 2016 urtean egokitzen da, ENBA elkarteak bere 25. urteurrena ospatzen duen urte berean, eta honenbestez, elkartetik BASERRITARRON LAGUNA sarirako proposamenak bidaltzeko gonbitea egiten zaio sektore osoari eta Gipuzkoako gizarte osoari, baserritarron lana sustatu, aldarrikatu edota zabaltzen lanegindako pertsona, elkarte, entitate, enpresa, komunikabide, etb izena bidaltzeko, Urriak 15 baino lehen gure helbide elektronikora Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..