Gaur goizean Gipuzkoako ENBAko ordezkariak Euskadiko Nekazal Kooperatibetako Federazioko ordezkariekin bildu dira Euskadiko nekazal sektoreko hainbat gai jorratzeko.
Alde biek azpimarratu dute ekoizpena egituratzeko beharra eta ondorioz, kooperatibismoa indartu beharra. Honezaz gain, kooperatibak eta sindikatua arteko elkarlana nola sendotu ere aztertu da.
Azkenaldian sarritan entzun dugu bertako produktuaren aldeko apustua egin dutela hainbat saltokik, horien artean dago Eroski. Zoriontzekoa da bertako haragiaren alde egitea, ez horrenbeste marketing tresna gisa erabiltzea.
Baserritarrok ditugun marjen estuak kontuan hartuta, kalitateari ematen diogun garrantziak, ekoizpen arau zorrotzak… gure haragia marketing tresna gisa erabiltzen denean, gure lana hutsaren pare gelditzeko arriskuan jartzen dute. Honekin ez dugu esan nahi kontsumitzaileei aurrezteko aukera eskaintzea kaltegarria denik, gure haragiari zor zaion tartea eskaini behar zaiola aldarrikatu nahi dugu, besterik ez.
Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 13an Mendialdeko zailtasun naturalak kopentsatzeko laguntzak arautu eta 2016ko deialdia jasotzen duen duen Foru Dekretua argitaratu berri du eta honezaz gain, apirilaren 14an, aholkularitza erabiltzeagatik, ordezkapenak eta nekazal aseguruetarako laguntzak jasotzen dituen Foru Dekretua ere argitaratu du.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan, Mendialdeko zailtasun naturalak konpentsatzeko laguntzak, agroambientalak eta ekoizpen ekologikorako laguntzak arautzen duen Foru Dekretua argitaratu zuen eta ondoren bai Mendialdeko Kopentsazio laguntzen deialdia bai agroambientalak eta ekoizpen ekologikorako laguntzen deialdia atera berri du.
Elikagaien kontsumoa etengabe aldatzen ari denez, behar beharrezkoa da, bai ekoizleak (salmenta zuzena edo bitartekari bidez merkaturatu) bai eraldatzaileak (gazta, txakolina, sagardoa, piparra, fruta, harakiak, esnekiak, eztia, etb) ondo informatuta egotea etorkizun hurbilean datozen joera eta jokabideaz, ezagu ostean, hartu beharreko erabakiak hartzeko.
AZTI-Tecnalia ikerkuntza zentrauk argitaratu berri du elikagaien kontsumoan emango diren joerei buruzko azterketa bat EATendencias izenpean eta hain zuzen horregatik, ENBA nekazal elkarteak oso komenigarritzat jo du azterketa horren egileekin hitzaldi informatiboa antolatzea, ekoizle eta eraldatzaileak zuzen-zuzenean ezagutu ditzaten etorkizuneko elikagai kontsumoko jokabideak, heurek ekoiztu eta eraldatzerakoan, erabaki edota egokitu beharrekoak erabakitzeko.
Hitzaldi informatiboa Maiatzaren 25ean, asteazkena, ospatuko da, goizeko 11tatik 13ra Tolosako ENBAren egoitzako aretoan. Hizlariak: AZTI-Tecnaliako Nagore Picaza eta Eneka Labriska
Aurrez izena ematea erregutzen da. 943.650123 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Gaur argitaratutako Euskadiko Aldizkari Ofizialean 20/2016 DEKRETUA, otsailaren 16koa, argitaratu da eta honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen erregimenak, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak arautuko dira aurrerantzean.
Dekretu honekin honakoak arautzen dira: Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketaren erregimenerako eskubideak esleitzea, Erkidegoko honako laguntza-erregimen hauek (Oinarrizko ordainketa, Klimarako eta ingurumenerako jardunbide onuragarriak aplikatzeko ordainketa, Nekazaritza-jardueran hasten diren nekazari gazteentzako ordainketa osagarria, Ordainketa elkartuak, Nekazaritzako ustiategi txikietarako erregimen sinplifikatua, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta Zuzeneko ordainketak, landa-garapenerako laguntza jakin batzuk edo mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko zenbait programa betez egindako ordainketak eskuratu dituzten pertsonek bete behar dituzten baldintza-arauak.