ENBA nekazal elkarteak “Euskadiko esne sektorea ikuspuntu ezberdinetatik” izeneko Esne Ihardunaldia ospatuko du Abenduaren 21ean Hernanin ORONAren egoitzan.
Esne Ihardunaldiaren helburua esne sektorea osoarentzat (abeltzainak, kooperatibak, industria eta banatzaileak) informazio eta eztabaida gunea eratzea da eta honenbestez, esne kateko partaide eta eragile guztientzat irekia da, kontsumitzaileentzat ere bai.
Ihardunaldian zehar hainbat atal jorratuko dira, hala nola, esne merkatuaren egoera Carlos Buxadé katedratikoaren eskutik, esne ustialekutako errentagarritasunaren bilakaera LURSAIL gestio-etxeen eskutik, ustialekutako giza eta lan faktorea Yolanda Trillo adituaren eskutik, esne eta esnekien kontsumoa eta kontsumitzaileen eskakizun berriak Xabier Aristiren eskutik, esnearen inguruko mito faltsuen aurrean abeltzainak ahalduntzea EHU-UPVko ikertzailea den Bittor Rodríguezen eskutik, esne ekoizpenean hasiak edo hasteko dauden 4 gazteen mahaingurua eta azkenik, ihardunaldia errematatzeko, bertaratuak diren guztientzat luntxa izango dugu.
Ihardunaladia Abenduaren 21ean goizez ospatuko da (09,15-14,30) Hernaniko ORONA IDEO egoitzan eta bertara joateko interesa duten gzutiek, aurrez, abenduaren 18 arte dute izena emateko epea ENBAko webgunean bertan.
Esne Ihardunaldia ENBA nekazal elkarteak antolatzen du eta bere babesle nagusia LABORAL KUTXA da eta laguntzaile gisara, ABEREKIN eta KAIKU Korporazioa ditugu.
Gipuzkoako ENBA eta EHNE sindikatuok, azaroaren 12an Gipuzkoako Basozainen Elkarte Profesionalak egindako prentsaurrekoan esandakoak erantzun nahi ditugu eta hauxe da, bai Basozainen Elkarteari bai Gipuzkoako gizarteari esan nahi dioguna:
Artzainek egindako adierazpenetan emandako argumentuak erantzun beharrean, Gipuzkoako Basozainen Elkarteak gaia desbideratzea eta desenfokatzea izan du helburu eta behin eta berriro, orain 4 urte Azkoitin ahuntz batzukin izandako aferean zentratu dira.
Horrelako prentsaurrekoan mahaigainean jarritako gaiari heldu eta erantzunak ematen bazegokien ere, iheska atera ziren, mahaigainean ez zegoen beste gaiaekin. Beraiek jakingo dute zeintzu diren benetako arrazoiak despiste jokuan erortzeko.
Gipuzkoako Basozainen Elkarteak behin eta berriro dio beraiek Aldundiko langile izanik, goiko arduradunen aginduak bete eta indarrean dagoen legedia betearaztea besterik ez dagokiela eta hainz zuzen ere, hortxe dago, abeltzainen sektoretik mahaigaineratutako salaketa nagusia, egun indarrean dagoen legediarekin (2006ko Mendi Foru Araudiarekin eta Jaurlaritzako legediarekin) posible dela, lehen lehenik, txakurrak mendian aske ibiltzea debekatzea eta bigarrenik, kontrolik gabeko txakurrak hiltzea.
Gipuzkoako Basozainen Elkarteak goikoen agindu ezarekin estali nahi dute beren utzikeria baina argi geratu da, arauak profesionalki betearazteko baino Aldundiko mendi eta baso politikaren aurreko kontrapoder gisara jokatzen dutela, horren adibide, pinuaren gaitzaren inguruko adierazpenak.
Gipuzkoako Basozainen Elkartea, artzaiak eta nekazal sindikatuen aurkako prentsaurrekoaz baliatu da, Aldundiko lan harreman arazoak eta funtzionario gisara duten problematika azalaratzeko eta nola ez, Aldundiko egungo ildoa erasotzeko. Honen aurrean, argi diogu, etxe barruko arazoak etxe barruan konpon ditzatela baina sektorea zipriztindu eta kakaztu gabe.
Bestalde, ez genuke Basozainen Elkarteak mahaigaineratutako salaketa erantzun gabe utzi nahi eta Azkoitiko ahuntzen aferari dagokionean, argi asko diogu, nekazal sindikatuok baserritarren interesak defendatu asmoz, eta ez beraiek dioten interesa politikoak, epaitegietara jotzea erabaki genuela eta fiskalak delitu zantzuak ikusi eta nabarmen utzi arren, ahuntzak identifikatuak zeudela eta basozainek ez zutela prozedimendua ondo bete, aitortu beharrean gaude, epailak artxibatzea erabaki zuela, ez basozainak gauzak ondo egin zituelako baizik eta, bide penaletik (bide administratibotik jo beharrean) garrantzirik gabeko gauza zelako. Beraz, gauzak argi.
Azkenik, argi eta ozen esaten diegu Gipuzkoako Basozainen Elkartea osatzen dutenei, basozainak gure ondoan nahi ditugula, herri langile diren heinean, besteak beste, baserritarron interesak eta lana erraztuz eta ez ohikoa den bezala, traba besterik ez jartzen.
ENBA nekazal elkarteak “ENIRIO ETA IGARATZA TXABOLEN ARTEKO BIDEAREN EGOKITZAPENA IBILGAILU MOTORDUNENTZAT EGOKITZEKO” proiektuaren alde bozkatu eta lanegindako arduradun politikoak babesteko mozioa aurkeztu du Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten 15 udalerrietan
2016ko Abenduaren 14an Gipuzkoako Batzar Nagusiek Aralarko Artzain eta Abeltzainen duintasuinaren aldeko ebazpena onartu zuten. Bertan Enirio Aralarko Mankomunitatetak Zuzendaritza Batzordean onartutako Inbertsio Beharren Plana babestu zuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiari Inbertsio Beharren Plana etenik gabe gauzatu ahal izateko, beharrezkoak diren baliabide tekniko zein ekonomikoak bideratu zitzala eskatzen zitzaion.
Enirio eta Igaratza txabolen arteko bidearen egokitzapena Inbertsio Beharren Planaren zerrendan jasotako proiektu bat izanik, Enirio Aralarko Mankomunitateak sustatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendu du.
Proiektu hau 2018ko irailean mendian gauzatzen hasi denean auzibidean jarria izan da. Horren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldunditik baimena bideratu duten ordezkari politikoak zein Mankomunitatean aldeko bozka eman duten ordezkari politikoak auzibidean jarriak izan dira eta ENBAk, mozio honen bitartez, baserritarron elkartasuna eta babesa helarazi nahi die, proiektuaren alde egindako arduradun politikoentzat errespetua eskatuz eta heuren aurkako jazarpen publikoa eta mediatikoa gaitzetsi.
ENBA nekazal elkarteak Arakauten izan den Euskadiko Elikaduraren eta Egurarren balio katearen laneko segurtasun eta osasunerako estrategia sektorialaren aurkezpenean hartu du parte. Ekitaldian Nekazaritza eta Lan sailburuordeak izan dira, Bittor Oroz eta Jon Azkue, eta beraiek izan dira administrazioa eta lehen sektoreak elkarlanean jorratutako estrategiaren berri eman dutenak, beti ere, sektorean diharduen jendearen osasuna eta segurtasuna bermatze aldera.
Ekitaldian zehar, aurreko edizioetan lan egin duten pertsona eta elkartek eginikoa aitortu da publikoki, besteak beste, ENBAk lan arrisku prebentzioan egindakoa.
Gaur arratsaldean, urriak 24, ENBA nekazal elkarteko ordezkariak (Igor Merino, Iñigo Bilbao eta Xabier Iraola) Eusko Legebiltzarrean izan dira legebiltzarkideei helarazteko egun indarrean dagoen etiketatze araudiak sortzen duen problematika, gardentasuna ezagatik, eta ondorioz, gure erlezainengan duen eragina, hain zuzen ere, 2018 urtearen haseran, 1.024 ustialeku (88 profesionalak eta beste gainuntzekoak ez) eta 23.666 erletxe dituena.
Eztiaren etiketatzean ematen diren okerrak eta gardentasuna ezak arazo larriak sortzen ditu Euskadiko erlezainen kolektiboan, eztiaren jatorria izkutatzean, kontsumitzailea nahastu eta engainatzean.
Honenbestez, gaur arratsaldean ENBAko hainbat ordezkari Eusko Legebiltzarrean izan dira eta bertako agerraldian, eztiaren etiketatze politika aldatu beharra ondorioztatu dute eta legebiltzarkideei eskatu die bai Legebiltzarra gisara bai alderdi bakoitzak bere bidetk sustatu dezatela Madrileko Gobernuaren aurrean beharrezko den etiketatze araudi egokia bai kontsumitzailearen informazio eskubidea bai bertako erlezainen lana babesteko.