instagramFacebookTwitter

Notiziak

Ona Web G ARRUGAETA 0827

(Argazkia: Gema Arrugaeta)

Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz, orain 3 urte, 2014 urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako 8 baserrietako ateak zabaltzea erabaki zuen, etxeko ateak zabalduaz, ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahiean, honenbestez, NIREA ekimenean atxikia da.

Aurtengoan, ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenaren laugarren edizioarekin gatoz, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeiniz.

Uztailak 7 eta 8an, Gipuzkoa eta Bizkaiko 29 baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA ekimena, antolatzailea den sindikatuaren ustean, bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dugu denon esku.

Gogoratu bestalde, OEB! ekimenak KUTXA FUNDAZIOA duela babesle nagusi modura.

111111122

 

 

mesa redonda naturaleza, ciudad y caserío

Atzo Donostian ospatu genuen Ingurumenaren Nazioarteko Eguna, naturarekiko baserritar eta hiritarrek dituzten ikuspuntu ezberdinaz mintzatuz eta horretarako solaskide apartak izan genituen Joxe Mari Aizega, Leire Arandia, Iker Karrera eta Jon Arruti laukotea.

Aurkezle eta moderatzaile lanetan Ion Muñoa jardun zen maisuki eta ezberdintasunak ezberdintasun, gizarteko bi alde arteko zubigintza lanetan eta helburu amankomunak finkatzen.

 

PAC.2

Maiatzak 2, asteartea, da Europako Batzordeak zabaldu duen Nekazal Politika Bateratuari buruzko Herri Kontsulta erantziteko azken eguna. Kontsulta Europako herritar guztiengana zabaldu dutenez, oso garrantzitsua da, nekazarion ahotsa jaso dadin, baserritik bizi garenon iritzia helaraztea eta hain zuzen horrexegatik, ENBA nekazal elkarteak gonbitea luzatzen dizu, arren, inkesta bete eta Batzordera bidali dezazun.

Nekazal Politika Bateratuaren nodik norakoa finkatzerakoan baserritarren iritzia kontuan izan behar dela uste baduzu, ezinebestekoa da, nagikeria alboratu eta inkesta betetzea, baserritarron ahotsa, beste edonork estali edo ordezka ez dezan. Beraz, hasi inkesta betetzen!.

Mostrando cartel_INGURUMENA.jpg

 

"Natura, baserria, hiria; elkarren arteko begiradak" izenpeko mahaingurua ospatuko da Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, hau da, Ekainaren 5ean.

Bertan, Jon Arruti baserritarrak, D´elikatuz interpretazioa zentruko zuzendaria Leire Arandia, Iker Karrera mendiko lasterkaria eta Basque Culinary Centre unibertsitateko zuzendaria Joxe Mari Aizega arteko elkarrizketa egingo da, baserri munduak Ingurumenari aportatzen dionaz eta, baita ere, hirietako gizarteak nola hausnartzen duen, baserritaren aportazioak baina baita ere, bere ihardueraren afekzioak. 

Baserria eta hiriaren arteko harremana estutzeko ezinbestekoa da elkarren arteko elkarrizketa eta topaketa guneak sortzea eta mahaingurua helburu horrekin sortzen da, baserriak eta hiriak ingurumenaz duten perzepzioak eta ideiak elkartrukatzeko.

 

esnea.makro.oiartzun.2017.04.22

ENBA nekazal sindikatuak gogor salatu nahi du MAKRO banatzailearen jokabidea, hain zuzen ere, Oiartzunen duen saltokian esnea litroko 0,49 eurotan eskeintzen baitu, Madrilen ministeritza eta saltoki kateen artea sinatutakoan (hain zuzen ere, MAKROk sinatu ez zuena) adostutakoari muzin eginez eta bide batez, elikagaien kateko errentagarritasuna pikutara bidaliz.

ENBAtik dei egiten diogu MAKROri Ministeritzatik sustatutako akordiora atxiki dadin eta horrenbestez, esne katearen onerako hartutako konpromezuak bete ditzan.

Eskeintza honi buruz, ENBAtik dei berezia egiten diogu MAKRO kateari bere jokabidea zuzendu dezan.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan