Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak, Batzarkide taldeei aurkeztutako txostenean, 1.783.000 eurotako igoera proposatzen du Foru Aldundiko aurrekontu totalak izango duen %5eko igoerarekin parekatuz eta bide batez, nekazal sektorean detektatu ditugun hainbat behar asetzeko.
Nekazaritzako sailaren aurrekontuari dagokionean, aurrekontua mantentze edo izoztea eman da eta gure ustean, onartezina da, sektoreak dituen beharrak ikusita.
2017ko aurrekontuaren azterketa konparatiboa egin eta hainbat argitasun edo/eta zalantza mahaigaineratu ostean, ENBA bezala, 2017rako honako eskakizunak planteatu nahi ditugu eta espero dugu Batzar Nagusietako taldeak beraganatzea eta Aldunditik proposaturiko aurrekontu proiektua hobetzeko asmoz:
- Inbertsiotarako Laguntza planaren partida 250.000 eurotan igo, aurtengorako aurreikusia dauden 500.000 eurotatik 750.000 eurotara igoz. Kopuru hau igotzean iaz izandako eskabideak estaltzea dugu helburu, partida eskaxa izatean jendea kanpoan gera ez dadin.
- Estremaduroak botatzeko partida eratu 750.000 eurotako kopuruarekin. Pinu zaharrak bota bai alde sanitarioa bai merkatuko arrazoiengatik laguntza oso aproposa da eta komenigarria, partida berria eratzea helburu horrekin.
- Aseguruen kontratatzioa sustatzeko partida 50.000 eurotan igo, 150.000tik 200.000 eurotara. Aseguru polizak dexente garestitu dira azken urteontan txertaturiko aldaketekin eta honezaz gain, ENESAren aportazioa ere jeitsi egin denez, uzta eta azienda aseguratzeko polizak dexente igo eta jendeak atzeraka egiteko arriskuan egon gaitezke.
- Basa animalien eragindako kalteen indemnizazioa partida 33.000 eurotan igo, 17.000tik 50.000 eurotara. Basa animalien kalte ordainak ordaintzeko zailtasunari aurre egiteko aukera emanaz.
- Landa bideen partida 700.000 eurotan igo, 2017rako aurreikusitako 800.000 eurotatik 1.500.000 eurotara igoz eta horrela, kontzeptu honetarako guztirako partida iazko 2.000.000 euroekin parekatuz.
GUZTIRA: 1.783.000 eurotako igoera bat, hau da, aurrekontua %4,78an igoera.
Espainiako Nekazaritza ministeritzak hasi berria du esnea eta esnekien jatorria derrigorrez etiketatzeko araudi berria onartzeko lanekin, esne ekoizleen aldarriak kontuan hartuaz eta Frantziako ereduari jarraiki.
Euskadiko ENBA nekazal sindikatuak ontzat jotzen du orokorrean mahai gainean ipinitako proposamena baina bere ustean, behar beharrezkoa da, jatorriaren maila ekoizleenganako hurbiltasuna baimentzea eta hala, estatuaren aipamenaren ondoan, elkargo autonomo, lurralde historiko edo herriaren aipamenak bideratuz.
ENBAren ustean, esnea eta esnekien jatorria gero eta hurbilagokoa izan, kontsumitzailaren babesa lortzea gero eta errazagoa izango da.
Baserria eta hiria, baserritarrak eta hiritarrak gerturatu eta elkar hobeto ezagutzeko asmoz, euskal gizartearen bi alde hauen arteko zubigintza lanak egingo dituen ONGI ETORRI BASERRIRA webgunea edo plataforma digitala ari gara sustatzen.
Bertan baserriko kultura ezagutzera eman nahi dugu, elikagaien kontsumo arduratsua bultzatu, nola ez, batez ere bertako produktuak, azoka, merkatu eta hainbat ekimenen agenda eta bide batez, baserritarrek ekoiztutako elikagaiak ezagutzera eman nahi ditugu eta hain zuzen horrexegatik jartzen gara zurekin harremanetan, zeuk edo zeuk ezagutzen duzun ekoizle, kooperatiba, elkarte, etb.-en berri guri helarazteko.
On-line salmenta egiten duten baserritarren zerrenda edo gida osatu nahi dugu eta baita ere, ohiko salmenta zuzena edo gertukoa behintzat egiten duten baserritarren gida (web, telefonoa, helbidea,...).
Honezaz aparte, oso garrantzitsutzat jotzen dugu, kontsumitzaileei baserritarren ekoizpenean ematen ari diren berrikuntzak (gazta berriren bat, txakolin berezia, etiketa aldaketa, arrautza marka berria, formato berriztatua, ...) eta bide batez, zuk interesgarriak jotzen duzun informazioa helaraztea.
Gure asmoa, maiztasun jakin batekin (astean edo 15 egunean behin) bere interesa agertu duten kontsumitzaileei newsletter moduko bat bidaltzea litzake eta bertan, atal bakoitzeko (agenda, kontsumo aholkuak, elikadurako arauak, baserriko ekoizpen berrikuntzak, ...) nobedadeak edo berri garrantzitsuenak txertatzea.
Ekimen hau ENBAk bultzatzen du KUTXA Fundazioaren laguntzari esker eta baserritar, nahiz partikular nahiz elkarte, kooperatiba, etb guztiei zabalduta dago, inongo konpromezurik gabe eta inongo kosturik gabe.
Informazioa bidaltzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Edozein kontsulta edo zalantza argitzeko: 699.467686 (Xabier Iraola)
AGROSEGUROko ganadu asegurua zeharo berritu da uztailetik aurrera eta sartutako berrikuntzekin, abeltzain bakoitzak, bere beharretara moldatzeko aukera ematen du sistema berriak. Hori bai, horretarako ezinbestekoa da aseguruaren nondik-norakoa ezagutzea.
Helburu honekin ENARO kooperatibak batzar informatiboa antolatu du Azaroaren 16an (asteazkena) Tolosako ENBA-ENAROren egoitzan, goizeko 11tatik 13tara. Hizlari gisara bai AGROSEGUROko bai MAPFREko ordezkariak izango dira. Animatu!
Europako Batzordeak, uztailaren 18an ospatutako Nekazaritzako Ministrarien Kontseiluan nekazal merkatuen egun bizi duten krisialdiari aurre egiteko laguntzen sorta berria aurkeztu zuen.
Onartutako neurrien artean, deigarriena esne ekoizpena gutxitzeko laguntza bada ere, ustialekuek bizi duten ittolarria leuntzeko Europako laguntza zuzenen aplikazioan nolabaiteko malgutasuna proposatzen da, hain zuzen ere, urriaren 16tik aurrera laguntza zuzenen %70 eta lurrari lotutako landa garapeneko laguntzen %85a aurreratzeko aukera eskeiniz.
Beraz, ENBA nekazal sindikatuak, datozen hilabeteetan Euskadik bizituko duen hauteskunde giroaz jabeturik eta administrazioak garai hauetan bizi ohi duen geldotasunaz kazkaturik, Eusko Jaurlaritza eta hiru Aldundiengana jotzen du, Europako Batzordeak ahalmentzen duen aukera lehenbaitlehen gauza dezaten eta Europak berak dioen bezala, ohiko kontrolak amaitu gabe ere, laguntza zuzenen %70aa eta lurrari lotutako landa garapen laguntzen %85aren ordainketa aurrera dezaten.
Espero dugu, aurtengoan, aurreko urteetan ez bezala, Euskadik kudeaketa bizkor eta eredugarria erakutsiko duela.