Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak 2013 urtean BASERRITARRON LAGUNA saria eratzea erabaki zuen eta bere lehen edizioan, Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen saria eta bigarrenean, 2015 urtekoa, AMAMA zinema filmarentzat (argazkian Asier Altunarekin). Orain, 3. Edizioa jartzen dugu abian eta izenak proposatzeko epea zabaldu dugu urriaren 31 arte.
Sariaren helburua bere eguneroko jardunarekin baserriaren alde lanegiten duen persona, elkarte, entitate, komunikabide, etb-en lana aitortu eta gure eskerrona agertzea da.
Baserria, baserritarra eta baserriko elikagaiak gizartearen aurrean goraipatzea, zabaltzea eta aldarrikatzea izango da kontuan sariduna hautatzean eta honenbestez, orain, gipuzkoarrei dagokie izenak proposatzea eta urriak 31 baino lehen guri helaraztea (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) .
Guregana iritsitako proposamenak aztertu ondoren, saria ENBAk 2018ko urtarrilaren 28an ospatuko duen Batzarrean emango zaio hautatuari.
Euskal Sagardoa Jatorrizko Izendapena abian jarri den urtean eta sagar bilketaren atarian gaudenean, ENBA nekazal elkarteak bere kezka azaldu nahi du, orain arte emandako urratsen artean sagar ekoizleen papera ezer gutxi kontuan izan delako.
ENBAtik argi dugu Jatorrizko Izendapena ezinbesteko tresna dela, gure sagarra eta sagardoaren balioa goratzeko baina, argi utzi nahi dugu, ezin dugula jarraitu gehiago orain arte izandako jarrerarekin eta baserritarron sagarraren prezioa izoztuta izanik azken 12 urteotan.
Beraz, uste dugu, iritsi dela unea, sagar ekoizpena ere bultzatzeko eta horretarako ezinbestekoa da, baserritarrek jasotzen duten prezioa eguneratzea.
Gaia bere sakontasunean aztertzeko (Jatorrizko Izendapena, sagar kanpaina, prezioak, ...) ENBAk batzar berezia egingo du ostiral honetan, Irailak 8, goizeko 11tan Tolosako egoitzan eta honenbestez dei berezia egiten die sagardotarako sagarra ekoizten duten baserritarrak bertaratu daitezen.
Estatuko esne ekoizpenak zertxobait gora egin (%0,6) eta neurri berean, prezioak behera egin duenean (-%0,6) eta egoeraren arrazoietako bat, edota hobeto esanda aitazki modura esne ekoizpenaren gorakada jartzen denean, DIA kateak Estatuko merkatua apurtzeko borondatea azaldu du, beste behin ere, Frantziko esnea merkaturatuz eta ez nolanahiko prezioan, 0,56 eurotan baizik.
Lotsagarria DIA katearen jokabidea eta ENBAtik dei egiten diogu, bere jokabide maltzurra zuzendu dezan.
Elikagaien erosketan gero eta garrantzi haundiagoa du elikagai kate barneko antolakuntzak eta tamalez, oreka faltak. Azken urteotan, elikagai kate barnean ekoizlek jasotako onura etengabe jeisten ari da eta horren adibide, Europako estatistikek jasotzen dutena non ekoizleen onura %31tik (1995 urtean) %21eraino jeitsi den (2011an).
Egoera kezkagarria biurtzen ari da, are gehiago elikagai katearen barnean nahiz industriak baina batez ere distribuzioak hartzen ari den indarra kontuan izanik, eta honenbestez, Europako erakundek hainbat ekimen ari da sustatzen, elikagai katearen antolakuntza orekatzeko eta ekoizleen indarra edo pisua bermatzeko.
Europako Batzordeak, uztailaren 18an ospatutako Nekazaritzako Ministrarien Kontseiluan hainbat estatuk, besteak beste Espainia, eskatutako laguntzen aurrerapena onartu berri du.
Onartutako neurrien artean ustialekuek bizi duten ittolarria leuntzeko Europako laguntza zuzenen aplikazioan nolabaiteko malgutasuna proposatzen da, hain zuzen ere, urriaren 16tik aurrera laguntza zuzenen %70 eta lurrari lotutako landa garapeneko laguntzen %85a, adibidez ICMak, aurreratzeko aukera eskeiniz.
Beraz, ENBA nekazal sindikatuak, aurreko urteetako jokabidea alboratu eta Europako diruaz efikaziaz kudeatzea eskatzen du, administrazioak garai hauetan bizi ohi duen geldotasunaz jabeturik, Eusko Jaurlaritza eta hiru Aldundiengana jotzen du, Europako Batzordeak ahalmentzen duen aukera lehenbaitlehen gauza dezaten eta Europak berak dioen bezala, ohiko kontrolak amaitu gabe ere, laguntza zuzenen %70a eta lurrari lotutako landa garapen laguntzen %85aren ordainketa aurrera dezaten.
Espero dugu, aurtengoan, aurreko urteetan ez bezala, Euskadik kudeaketa bizkor eta eredugarria erakutsiko duela.