instagramFacebookTwitter

Notiziak

Gaur goizean Fraisoroko areto nagusian Aziendaren Osasuna eta Animalien Ongizateari buruzko ihardunaldia ospatu dugu, jendearen partehartze haundiarekin eta interesa haundiarekin jarraituz Aldundiko teknikariak diren Jose Mari Plazaola eta Juan Ramón Ibarbiaren hitzak, lehena osasun kanpainen berri eta bigarrena, animalien ongizateari buruzko legedia azalduz.

Animalien ongizatearen legediaren aplikazioak sortutako zalantzak eta eragozpenak izan dira eztabaidagai eta teknikarien atzetik, ihardunaldia ixteko, Aldundiko zuzendaria den Xabier Arruti jardun da, legediaren diseinuan eta aplikazioan zentzuzkotasuna aldarrikatuz eta animalien ongizateaz gain, abeltzainarena ez ahaztea mahaigaineratuz.

Datozen egunetan, bertaratu eta beren emaila emandakoeri, azaldutako informazioa helaraziko zaie.

Gipuzkoako Foru Aldundiak baserrian gazteak inkorporatzeko laguntzen 2018ko deialdia zabaldu berri du, eskabideak aurkezteko azken eguna Urtarrilaren 25a delarik. Guztirako aurrekontua 840.000 eurotakoa du.

GURE LURRA Sembrando Futuro lehen sektoreari agerikotasuna emateko, bere zeregin garrantzitsua aitortzeko eta baserritarren eta herritarren arteko topaleku bat izateko jaio da.

Ekimen honen bidez, guztion onerako lan egin, lehen sektorearen balioa nabarmendu eta Gipuzkoako gizarteari ikuspegi berri bat izateko aukera eman nahi diogu. Denon artean etorkizun jasangarri bat lortzeko abiapuntuan gaude.

Elkargunea Donostiako Kursaal jauregian ospatuko da Abenduaren 5ean eta esan beharrik ere ez dago, ekimena sektorea eta erakundeen arteko elkarlanaren fruitua dela eta honen bitartez, baserritar eta herritar guztieri luzatu nahi diegu gonbita bertaratu eta parte har dezan.

Informazioa jaso eta izena emateko

 

GANADU AZIENDAren OSASUNA eta ONGIZATEAri buruzko IHARDUNALDIA

 

Ardiaren isatsa moztu al daiteke? Behien adarrak erre? Ixkoak kapatzerik ba al da? Hauexek dira, besteak beste, baserritarrek egiten dituzten galderak.

Ganaduaren ongizateak (“bienestar animal” deritzotena) gero eta garrantzi gehiago dauka bai erakunde bai kontsumitzailearentzat eta honenbestez, gero eta maizago ikusten ditugu, horrelako praktiken ondorioz, inspekzioak eta isunak.

Abenduaren 19ko jardunaldian, besteak beste, gai hau jorratu nahi dugu Aldundiko teknikari eta zuzendariarekin.

 

Egitaraua:

10.30. Aurkezpena. Iñaki Goenaga. ENBAko presidentea

10.40. Behi eta ardi aziendaren osasun kanpainako emaitzak. Nahiz ohiko kanpaina nahiz kanpaina berezia (IBR, neosporosis, paratuberkulosisa eta BVD). J.M. Plazaola / Aldundiko Albaitaria

11.40. Atsedena

12.00. Aziendaren ongizateari buruzko legedia eta gaur arteko ohiturak eta ganadu manejua. J.Ramón Ibarbia / Aldundiko abelzaintzako zerbitzu burua

12.30. Galdera – erreguak.

13.00. Itxiera. Xabier Arruti. Nekazaritzako Foru Zuzendaria

 

Data: 2018ko abenduaren 19an, asteartea

Lekua: Fraisoroko Nekazal Eskola / Areto Nagusia

ITE

ENBA nekazal sindikatuak, Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren Dekretuaren aurrean, bere aurkako posionamendua helarazi die bai Jaurlaritza bai EUDELeri eta ustialeku kalifikazioa duten baserriak salbuetsita uztea eskatzen du.

ENBAren ustean, argi dago Dekretua hirietako eraikin kolektiboetarako pentsatua dagoela eta honenbestez, leurraldean zehar barreiatuak dauden baserrien errealitatetik oso urrrun dagoela.

Gure baserrien gehiengoa eraikin isolatuak dira, lursail pribatuaz inguratuak eta honenbestez, lur publikoarekin kontakturik gabe, aitzinakoak, famili bakarrarentzat, tamainaz oso haundiak, sarri askotan egurrezko egiturarekin, eraikin tradizionalak (asko Ondare Historiko-Artistikoaren kalifikazioarekin) eta Dekretuaren zirriborroaren helburua erabilera nagusia bizitegitarakoa duten eraikinak izanik, azpimarratu beharrean gaude, baserri gehienetan, denetan ez bada, bizitegitarako erabileraz gain nekazal iharduerari dagozkion erabilerak jasotzen direla, hala nola, abereak, almazena, makineria sartzeko lekua, lastotegia, …

Honezaz gain, baserrietako errealitateaz urrun dagoela mahaigaineratzeko, baserrietan ere irisgarritasuna eta berotze-girotze instalazioak aztertzea proposatzen da eraikinen efizientzia energetikoa kontrolatzeko.

Beraz, hau dena kontuan izanik, ENBA nekazal sindikatuak bai Eusko Jaurlaritzari bai udaletxeak elkartzen duen EUDELeri nekazal ustialeku kalifikazioa duten baserriak salbuetsita uztea planteatu die.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan