ENBAk, Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagai guztiekin ospatuko du MAHAINGURUA, lurraldeko lehen sektorearen oraina eta etorkizunaz hitzegiteko.
Gipuzkoako ENBAk, Maiatzaren 28ko Foru Hauteskundeak lurraldeko nekazariengan duten garrantziaz jabeturik, Batzar Nagusietara aurkezten diren alderdi guztieri luzatu diegu gonbita nekazaritza iharduera eta landa garapenari buruz eratu dugun MAHAINGURUAn parte har dezaten.
Mahainguruak Xabier Euzkitze izango du aurkezle eta moderatzaile lanetan eta gonbita onartu duten hautagai bakoitzak aukera izango du, nekazaritzarako eta landagunerako duen bere egitaraua agertzeko eta ondoren, politikari eta baserritarren arteko elkarrizketa zabalduko da, baserritarrek politikariei aurrez aurre galdetzeko aukera ezinhobea izanaz.
Mahaingurua, euskara hutsez ospatuko da eta Apirilaren 28an, ostirala, hauteskundeak baino hilabete lehenago ospatuko da Zizurkilgo Fraisoro Nekazal Eskolan, goizeko 11tatik eguerdiko 13,30tara.
Ekitaldia irekia da nahi duen edonorentzat baina interesa duen orok aurrez izena eman beharko du 943.650123 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan
ENBA nekazal sindikatuak TODO TODO distribuzio katea salatuko du Elikagai Katearen legea betetzen ez duen esnea saltzeagatik, hain zuzen ere, EUSKAL HERRIA marka, litroko 0,59 eurotan.
Kasu honetan, Karrantzan ekoiztutako kalitatezko esneaz baliatzen da distribuzio katea, azken egunotan 2x1 lelopean esne eskaintza eginez eta esnea bezalako elikagaia amua gisara erabiliz.
Are larriagoa ikusirik, azken prezioa, litroko 0,59 euro, abeltzainek beraiek kobratzen dutenaren pare edo azpitik dagoela ikusita, beraz, distribuzioak egiten duen eskeintzak ezin estali, esne kateko kostu guztiak, hain zuzen ere, Elikagai kateak dioen bezala.
Esne ekoizleak, azken 2 urteetan izandako galerei aurre egiten ari zaien bitartean eta, estatuko beste zonalde batzuetan, nahiz industria nahiz distribuzio aldetik abeltzainari prezioa jeisteko presioa egiten ari direnean eta bestalde, lehortearen ondorioz, ekoizpen kostuak gorantza egingo dutela aurrikusita, oso larritzat jotzen dugu, horrelako dinamikari ateak zabaltzea.
Honenbestez, nahiz eta iada kontaktuan jarri eta eskeintzaren berri tarsladatu administrazioei, datozen egunetan, ENBA sindikatuak salaketa formala jarriko du Eusko Jaurlaritzaren aurrean gai horretan duen eskumenaren arabera beharrezkotzat jotzen dituzten urratsak eta inspekzioak abian jar ditzaten.
2023ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean PAC-NPB berria, 2023-2027 bitartekoa, eta Martxoan zabalduko da eskabideak aurkezteko sasoia. Hori dela eta, urte amaieran, argitaratu ziren araudi guztiak eta bertan jasotako xehetasun guztien berri emateko, antolatu du ENBAk, gaur iragartzen duen hitzaldi sorta.
Esan bezala, 2023 urtean sartuko da indarrean PAC-NPB berria eta 2022 urteko azken egunetan argitaratu ziren araudi osoa jasotzen duten araubideak. Hau dela eta, iaz PAC-NPB berria azaltzeko ahaleginarekin jarraituz, behin betiko araudia azaltzeko hainbat hitzaldi egingo ditugu eskualdez eskualde, lurralde osoa hartuz eta ordutegi ezberdinetan, hobekien datorkizuna aukera dezazun.
EGUNA |
ORDUA |
HERRIA |
LEKUA |
Otsailak 7 |
11,00 |
BERGARA |
OCA – NEKAZAL BULEGOA |
Otsailak 8 |
15,00 |
ZALDIBIA |
GOIZANE |
Otsailak 10 |
11,00 |
AIA |
KULTUR ETXEA |
Otsailak 13 |
11,00 |
ELGOIBAR |
KULTUR ETXEA |
Otsailak 14 |
11,00 |
URNIETA |
KULTUR ETXEA |
Otsailak 15 |
15,00 |
AZPEITIA |
BAIGERAko ARETOA (sindikatu parean) |
Otsailak 17 |
15,00 |
TOLOSA |
ENBAko BULEGOA |
Bilera informatiboak, ENBAk antolatuak izan arren, sarrera libre izango dute interesa duen baserritar guztientzat. Hori bai, lokalaren aforoa errespetatzearren, aurrez izena ematea eskertuko genizuke bai 943.650123 zenbakian bai Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan.
ENBAk, Ongarri organikoak (ximaurra eta minda) eta ongarri kimikoak aplikatzeko garaian nahiz abeltzain nahiz nekazariek bete beharreko araudi berriari buruzko JARDUNALDIA antolatu du Martxoaren 10ean
2022ko abenduaren 29an 1051/2022 errege dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, nekazal lurrak ongarriztatzeko arauak ezartzen dituena.
Arau berri honen bitartez nahiz ongarri kimikoak nahiz ongarri organikoak (ximaurra, minda, …) nekazal lurretan aplikatzerakoan jarraitu beharreko arauak eta baldintzak ezartzen ditu, bai aplikazioaren aurretik (lur azterketak, ongarriztatzeko plangintzak, aholkularitza zerbitzua,…) bai aplikatzeko unean (ximaurra eta minda nola zabaldu, kopuruak, makinariarekin ala ez, koadreno digitalean jaso beharreko apunteak, etb.) zehaztuz.
Izugarrizko berrikuntzak dakartza araudi berriak nahiz beren ximaurra edo minda belardietan aplikatzen duten abeltzainentzat nahiz abeltzainen ximaurra edo minda beren soro, mahasti edo fruta sailetan aplikatzen dutenentzat eta nola ez, ongarri kimikoak aplikatzen dituzten nekazari edo abeltzainentzat.
Hori dela eta, ENBA nekazal sindikatuak Errege Dekretuaren xehetasunak agertzeko, Martxoaren 10ean, ostirala, Zaldibiko GOIZANE zentruan, Jardunaldi berezia antolatu du 2 adituen eskutik, ABELUReko Imanol Arrieta eta Galizako Juan Castro, eta ondoren, 2 baserritarren testigantzak jasotzeko, Julen Abasolo abeltzaina eta Xabier Txueka mahastizaleak. Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak zabalduko du eta itxiera, Eusko Jaurlaritzaren eskutik egingo da.
EGITARAUA:
Nekazal lurrak ongarritzeko araudi berria
Nueva normativa sobre fertilización de tierras agrarias
Gaur goizean ENBA nekazal sindikatuak bere XXXI. Batzarra ospatu du Urnietako Salesiarren ikastetxean eta bertan elkartu dira, besteak beste, baserritarrak, lagunak, sektoreko eragileak eta herri agintariak (Jorge Segurado, Urnietako alkatea eta Xabier Arruti Nekazaritzako eta Lurralde Orekako foru zuzendaria). Sarrerako salutaz gain ENBA nekazal sindikatuko eta ENARO kooperatibako dirukontuak eta estatutoetako hainbat aldaketa txiki onartu ditu.
Batzarrean, ENBAko koordinatzailea den Xabier Iraolak, 2022 urteko Memoriaren berri eman du eta azpimarratu dituen gaien artean, errentagarritasun ekonomikoari lotuta dauden ezkoipen kostuen gorakada eta prezioen eboluzio geldoari buruzko lanketa, Elikagai Katearen Legeari buruzko hainbat ekimen eta elikagaiak merkaturatzerakoan, saltokietan aplikatzen diren gehiegizko marjenak salatuz eginiko lanketa.
Ondoren, Gipuzkoako ENBAko presidentea den Iñaki Goenagak hartu du hitza eta gure herriak, kasu honetan Gipuzkoak, elikagai ekoizpen txikienik gabe ere geratzeko duen arriskua mahaigaineratu du eta honenbestez, gure lurraldean, politikeriaz haratago, herri akordioa lortzea behar beharrezkoa dela aldarrikatu du.
Gipuzkoak, klima larrialdiak eta elikadura krisialdiak suposatzen duten erronken aurrean, nolabaiteko burujabea izan nahi badu, bere lehentasun politikoen erdigunean jarri beharko luke lehen sektorea bai elikagaiaz hornitzeko bai natura zaintzeko garaiean (ezinezkoa baita lurraldea soilik arlo publikotik zaindu) baina baita ere, energia burujabetzaren bidean, nekazal lurrak eta mendiak zainduko duen plangintza bitartez eta basoak eskeintzen duen egurraren erabilpena areagotuz bai eraikuntzan bai energia berriztagarri gisara.
Gipuzkoa burujabeagoa izan dadin, ezinbestekoa dugu lehen sektorearen burujabetza lantzea eta ENBAtik, aurrera begira, Elikagai Katearen barnean ekoizleen ahalduntzea landu behar dugu bai industria bai distribuzioaren aurrean indartsuagoak izan daitezen.
Bestalde, lehen sektorea burujabeagoa izan dadin, ezinbestekoa da nekazal lurra babestea eta hain zuzen horrexegatik, aurrerantzean, balio haundiko nekazal lurren babesa izango da gure lehentasuna nahiz energia berriztagarriak nahiz beste gainuntzeko proiektuen aurrean. Honen harira, batzarrean zehar, Urrestilako eguzki plaken proiektua gauzatzeko garaian eman den udal tramitazio urbanistikoaren aurka jarritako helegitea ratifikatu da, balio haundiko nekazal luurentzat Eusko Jaurlaritzaren PTS agroforestalean aurreikusten den babesa ez zaielako eman.
Azkenik, Gipuzkoako abeltzantzaren bizkarhezurra den mendiko abeltzantza, abeltzantza estentsiboa babeste aldera, arreta berezia jarriko dugu herri mendietan, bereziki Enirio-Aralar Mankomunitatea eta Gipuzkoa-Arabako Partzuergoan, eta etengabeko lana egingo dugu, mendiko abeltzantzaren mehatsua den otsoa are gehiago hedatu ez dadin.
INFO: