instagramFacebookTwitter

Notiziak

Eguberritako atarian Euskal Herrian arkume sasoia hasten da. Artzainentzat lan sasoi gogorra hasten da, erditzeaz gain, esnea ateratzen hasten baitira.

Esan bezala, arkumeak jaiotzen hasiak dira eta Eguberrietan, san jose festarekin batera,  arkume kontsumoa pilatzen denez, egun hauetan arkumeak egingo duen prezioa zeharo erabakiorra izango da artzainen errentagarritasunarako.

Errentagarritasunari dagokionez, kezkatuak gaude, lehen salerosketak iazko prezio berberean egiten ari direlako, artzainek izandako ekoizpen kostuen gorakada kontuan izan gabe. Aziendaren elikaduraren kostuak, argindarra eta gasoleoa neurrik gabeko igoera izan duten heinean, arkumearen prezioa ere eguneratu beharrean dago.

Bestalde, oso larritzat jotzen dugu, bertako arkumea saldu ezinik dagoenean, kanpoko arkumeak merkaturatzea hemengo supermerkatuetan nahiz Gales-Grezia-Frantzia nahiz Gaztela-Aragoikoak. Are larriagoa, atzerritik etorritako arkumea, estatuko arkumetzat saltzen denean.

Azkenik, gabonetako erosketak egiten diren egunotan, ENBAtik dei egiten diegu Euskal kontsumitzaileei aurtengo Eguberrietan bertako arkumea kontsumi dezaten nahiz Eusko Labelekoa nahiz Labelerik gabekoa, baina beti ere, etiketatuan trazabilitatea exijituz eta bertako arkumea dela bermatuz.

ENBA nekazal sindikatuak ALCAMPO distribuzio katea salatuko du Elikagai Katearen legea betetzen ez duen esnea saltzeagatik, hain zuzen ere, LR marka, litroko 0,78 eurotan.

Esne ekoizleak une larria bizitzen ari direnean, ekoizpen kostuen etengabe eta neurrik gabeko gorakadak itota, ENBAren ustean guztiz salagarria da, esnea hain merke eskeintzea, ALCAMPO bera jakitun izanik, abeltzainek jasotzen ari diren prezioa eta nahiz industrian nahiz distribuzioan bertan izan diren kostu gorakadaren ondorioz, ezinezkoa dela esne hori prezio horretan eskeintzea, Elikagai Katearen Legea betetzen bada bederen.

Une honetan, Ministeritzako FEGAren azken txostenaren arabera estatuko bataz besteko prezioa 0,495ekoa da eta azken hilabeteetan, esne ekoizpenaren beherakadaren ondorioz, hilero hilero gorantza doa prezioa, beraz esnearen prezioa oinarritzat hartuta eta, industrian argindarrak, ontziak eta garraioak izan duen gorakadarekin eta distribuzioak beste hainbat erreferentzik izaniko gorakadarekin batera, esan bezala, argi eta garbi esan dezakegu, litroko 0,78 eurotako prezioak ez duela Elikagai Katearen Legea betetzen.

Honenbestez, datozen egunetan, ENBA sindikatuak salaketa jarriko du Eusko Jaurlaritzaren aurrean gai horretan duen eskumenaren arabera berak edo Ministeritzak beharrezkotzat jotzen dituzten urratsak eta inspekzioak abian jar ditzaten.

Euskadiko esne sektoreak oso une delikatua bizi du, ekoizpen kostuak neurrigabe hazitzen ari diren bitartean, abeltzaineik beren esneagatik jasotzen duten ordaina kostuak baino askoz motelago ari delako hazitzen.

Esan bezala, alde batetik, aziendaren elikadura (pentsua eta forrajea) garestitu da eta, lehortearen ondorioz belarra gutxitzeaz gain, jezteko makinerirako ezinbestekoa den argindarra eta azkenik, nekazal gasoleoa ere neurrigabe igo dira. Bestalde, abeltzainek jasotzen duten salneurria oso motel igo da, orain 0,44 euro inguruan izanik eta bero saparen ondorioz, behien esne ekoizpena dexente urritu denez, gure baserritarrak, amildegi ertzean daude.

Egoera honetan, ENBAk, distribuzio katek finkatzen duten kontsumitzaileenganako salneurriak (PVP delakoa) abeltzainek jasotzen duten ordainarengan eragin zuzena duela jakitun, distribuzio kate guztiei eskatzen die bere salneurriak gorantza eguneratu ditzaten eta igoera horiek abeltzainengana heltzeko urratsak eman ditzaten.

ENBAk antzemandu du, hamabost egun behin egiten duen prezioen kontrolean, distribuzioko lidergoa duen MERCADONA kateak duen prezio baxuko jarrerarekin (esne osoa / litroko / 0,79 euro) azken hilabeteotako bilakaera positiboa eten egiten duela eta horrekin, abeltzainek jasotzen duten ordaina kaltetzen duela.

Hori dela eta, ENBA elkartetik dei berezia egiten diogu MERCADONA kateari bere jarrera alda dezala, salneurria gorantza eguneratuz eta esne salmentan duen lidergoaz balia dadila, merkatu kuotaz haratago, estatuko esne sektoreak ezinbestekoa duen susperraldia errazteko.

 

Euskadi / 2022 – 08 - 30

ARALARko abeltzainok aziendarekin egindako larre kudekaeta balorean jarri eta Mankomunitateak, abeltzainei bizkarra emanaz eta 2019an EHBILDUk emandako hitza janez, , abian jarri nahi duen Plana salatu nahi dugu.

Gaur, Irailak 7, Ordizian, Euskal Jaietako egitarau barnean, bai gazta lehiaketa-enkantea bai abere arraza ezberdinetako lehiaketak ospatzen dira. Aralarko abeltzainok aldiz, ozen asko diogu, ez dugula ezer ospatzekorik.

Aralarko abeltzainok, berezko jai egunaz baliatu nahi dugu, azken urteotan bizi dugun utzikeria eta errespetu falta, gizarte osoaren aurrean kaleratzeko, Enirio-Aralar Mankomunitateko egungo arduradunen jokabidearen ondorioz, mendian bizi eta lanegiten dugun abeltzainok ezinbestekoak ditugun gutxieneko azpiegiturak eta inbertsioak egiten ez direlako.

Udara honetan, lehorteak gordin agertu du, mendian oraindik lana eta obra asko daudela egiteke, mendiko ondarea, batez ere, goiko larreak, egoera onean mantendu nahi bada.

Aralar mendia Euskal Herriko altxorra preziatua da eta herritar guztiek ondo asko baloratzen dute, abeltzainek, beren abereekin, egindako goiko larretokietako kudeaketa. Tamalez, ordea, Enirio-Aralar Mankomunitateko agintariak tematuta ikusten ditugu, azkeneko hamarkadetan egindako Larre kudeaketarekin amaitzeko eta natura bere kasara utziaz, abere kopurua gutxituz noski, babestu beharreko larretokien eremua gutxitu eta bide batez, otea eta laharra zabaltzen.

Enirio-Aralar Mankomunitateko agintariak, agintaldi honen haseran, Larre Kudeaketa Plana berria indarrean jartzeko tramitazioa hasteko urratsak ematen hasi ziren eta mendiko abeltzain guztiak erabat aurka atera ginen. Gora-behera eta sestra ugari ostean, Gipuzkoako EHBILDUren direktibaren konpromezua jaso genuen, idatziz, Enirio-Aralar Mankomunitateak abian jarri nahi zuen Larre Antolaketa Plana, hitzez hitz, “izozkailuan” gorde eta bertan mantenduko zela.

Orain, jakin berri dugu, uztailean ospatutako Enirio-Aralar Mankomunitateko juntak, berriro ere, Larre Kudeaketa Plana berrabiatzeko asmoa duela eta helburu horri aurregiteko 18.000 eurotako dirupartida onartu duela.

Aralarko abeltzainok, ENBA eta EHNE nekazal sindikatuekin batera, argi eta garbi esan nahi dugu:

Euskadiko 30 baserrik heuren ateak zabalduko dituzte Uztailak 8 eta 9an ONGI ETORRI BASERRIRA! Ekimenaren 7. edizioan

 

Bisitariek aukera anitza izango dute eskura, betiko baserria bisitatzetik egurrez egindako bizikletak nola egiten diren ikusteraino

 

Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz, orain 8 urte, 2014 urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako 8 baserrietako ateak zabaltzea erabaki zuen, etxeko ateak zabalduaz, ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahiean, honenbestez, NIREA ekimenean atxikia da. Bestalde, bertako elikagaien kontsumoa sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak HAZI bitartez, talde bakoitzean, elikagai otarra zozketatuko da.

Aurtengoan, COVID pandemiaren ondorioz 2 urteetako etena ostean, ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenaren zazpigarren edizioarekin gatoz, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeiniz.

Uztailak 8 eta 9an, Gipuzkoa eta Bizkaiko 30 baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.

ONGI ETORRI BASERRIRA ekimena, antolatzailea den sindikatuaren ustean, bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.

Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dugu denon esku.

 

ONGI ETORRI BASERRIRA! 2022ko Informazio osoa

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan