Gaur goizean ENBA sindikatua, Bizkaiko eta Gipuzkoako presidenteak tarteko, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarekin bildu da eskuartean zituzten hainbat gai jorratzeko.
Eusko Jaurlaritza eta lehen sektorearen arteko interlokuzioa hobetu eta sakontzeko bidean, Nekazal Politikako kontseilua biziberritzea eta baserritarren mobilizazioen ostean, euskal erakunde artean adostutako dekalogoaren jarraipen batzordea eratzea landu dute.
Bestalde, sektorea gaztetzeko estrategia eta familia nekazaritza indartzeko araudiak, elikagaien katearen legean sakontzea, distribuzioak bertoko ekoizpenei ematen dien tratamendua hobetzeko bidea (gehiegizko marjenak, deskontuak, rapelak, ...) otsoaren babesa malgutzeko beharra, energia berriztagarrien hedapenaren aurrean nekazal lurrak babesteko plangintza eta azpisektore ezberdinetako plan sektorialak abian jartzeaz hitzegin dute.
Azken urteotan, behin eta berriro ikusi dugun bezala, distribuzio kateen arteko lehia estuan, esnea erreferentzi esanguratsua izan ohi da eta orain arte, heuren arteko lehiaren erreferentzia gisara, esne osoa soilik hartu bada ere, azken hilabeteotako lehia, esne gaingabetura eta erdi gaingabetura ere zabaldu dute, horrek duen eraginarekin.
Ministeritzako esne kontsumoaren paneleko datuei erreparatuz gero, esne osoa kontsumitzen den esne guztiaren %30 da eta gaingabetua eta erdi-gaingabetuen artean gainuntzeko %70 osatzen dute. Beraz, esnearen prezioaz ari garenean, oso kontuan izan beharrean gaude, bai esne osoarekin baina baita ere, esne gaingabetua eta erdi-gaingabetuarekin. Ahaztu gabe, esnekiekin zer gertatzen den, bereziki, yogurrarekin.
Aurrez genion bezala, azken urteetan esne osoan ematen zen borroka apaldu egin da eta distribuzio kateen arteko borroka esne gaingabetu eta erdi-gaingabetura trasladatu da, lehendik osoa eta gaingabetuaren arteko alde txikia, haundituz eta sekulako arrakala emanaz. Horren islada da, azken egunotan LIDL kateak eginiko eskeintza basatia (esne gaingabetuaren litroa 0,73 eurotan jarriz) eta ahantzeko joera ikusten dugu, beste gainuntzeko kateetan, hala nola, ALCAMPO (0,76), EROSKI (0,80), MERCADONA (0,80), CARREFOUR (0,78) eta BM (0,78). Kasu batzuetan kate markan eta beste batzutan, lehen prezioko markarekin.
ENBA sindikatuaren ustean, jokabide honekin jarraituz gero, bai ala bai, abeltzainak jasotzen duen prezioak behera egingo du, iada baditugu horren adibideak mahaigainean, eta ENBAtik ez gaude prest, jokabide zoro hau onartzeko.
Hain zuzen horrexegatik, ENBAk dei berezia egiten die distribuzio kate guztiei eten dezatela jokabide zoro eta arriskutsu hau eta modu arduratsuan joka dezatela. Bide batez, dei egiten diogu Eusko Jaurlaritzari dei dezala esne mahaia gai hau jorratzeko eta azkenik, kontsumitzaileei helarazi nahi diegu horrelako jokabidek ekoizleen sektorea arriskuan jartzen dutela.
Azkenik, LIDL kateari dei egiten diogu, ekainaren 24tik 30erako iragarria duen eskeintza ez badu bertan behera uzten, ENBA sindikatuak mobilizazioak gauzatuko dituela bere denden aurrean.
EHNE, ENBA eta Gipuzkoako Baso Elkarteak basojabeak kaltetu eta izutu nahian ugaritzen ari diren erasoak gaitzesten ditugu eta instituzioen erantzun irmoa eskatzen dugu
Zestoa eta Azpeitiko mendietan 7.000 zuhaitz moztu berri dituzte Sabotajeak ez dira gauza berria gure mendietan. Basojabeok aspaldidanik jasan izan ditugu neurri handiago edo txikiago batean, baita zeharkako mehatxuak ere. Zuhaitz anillatzeak, gutxinaka hil daitezen, edo hainbat espezieren kontrako erasoak ikusi izan ditugu urteetan zehar lursail pribatuetan batipat. 2021eko abuztuan Bizkaian eta 2023ko apirilean eta abuztuan Gipuzkoan, hiru lursailen kontrako erasoak (“ekintzak”) egin eta aldarrikatu zituzten: Arratian “ehundaka” zuhaitz moztuz; Hernani eta Arano arteko lursail batean beste 3.000. Eta Azpeitin beste bi hektarea inguru ere arrasean moztuz. Eukaliptoa zuten helburu orduan. Era sinbolikoan beste batzuetan, lursail batera sartu, bertan landatu berri diren zuhaitz batzuk atera, bide ertzean haritz-landare gutxi batzuk sartu, argazkia egin eta alde egin; eta hori guztia euren leloa aldarrikatzeko. Kasu batzuetan, ez da bakarrik zuhaitzak moztea, baizik eta hesiak apurtu eta lursail horietan sekulako astakeriak egitea.
Bihar, Apirilak 23, Madrileko Kongresuan Otsoaren babesa gutxitu eta lehengo egoerara bueltatzeko legezko proposamena tramitatzea bozkatuko da eta Kantauriar Kornisa eta Pirinioetako 9 sindikatu elkartu gara gure ordezkari politiko guztiei babes dezaten eskatzeko.
Gipuzkoako baso-jarduera funtsezkoa da klima aldaketaren aurkako borrokan,baina, ENBAren iritziz, ezinbestekoa da haren bideragarritasun ekonomikoa bermatzea
Gaur arratsaldean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eratua dagoen Baso Ponentziaren baitan, Gipuzkoako ENBAko bi ordezkari izan dira, Xabier Iraola Koordinatzailea eta Xabier Zubiaurre baso jabea.
Xabier Zubiaurre, Asteasun bizi den baserritarra, basoak ditu Asteasun bertan baina baita ere, Mendaro bere jaioterrian. Zubiaurrek, etxean duen artalde txikia, basoa eta kanpoko lana uztartzen ditu eta basogintzarako aitortzaz gain, baso jarduerarako etorkizuna ekonomikoa aldarrikatu du.
Bestalde, ENBAko koordinatzailearen esanetan, sindikatuak argi dubasoa baserriaren aldera ezineko elementua dela, eta bere bazkide gehienek, neurri ezberdinetan, basoa dutela, baserriaren dibertsifikazioa sostengatzen duen ezinbesteko elementua izanik.
Bere bazkideak, gehienak behintzat, nekazariak zein abeltzainak izan, baratzak eta soroak, abereak edo fruitarbolak dituzte, eta neurri batean behintzat, ia denek, basoa ere dute eta honenbestez, baserriaren errentagarritasuna, basoari ere lotuta doa.
Honenbestez, ez dugu ulertzen, nekazaritza eta abeltzaintza, eta basoa, baserriaren uztartu ezineko aldeak direnik. Denak uztartuta behar dute izan eta denek dira bestearen osagarri.
Basoaren barruko dibertsifikazioa
Gipuzkoako lurraldean, espezie ugari eta aldakorrak daude, baserriko egitura eta aukeren araberakoa baina baita ere, bai egurraren ekonomiaren gorabeherak eta klima aldaketaren dakarzkin aldaketen arabera eman diren ai aurrera egiteko.
Hori bai, argi utzi nahi izan dute, eta hala islatzen du, orain aste gutxi, Diputatuak azaldu zuen baso maparen aniztasuna eta Gipuzkoako lurraldean ez dagoela inongo arriskurik, batzuk, deitzen duten monolaborantzan erortzeko. Hostozabalak erdia dira eta koniferak beste erdia baina ez da 2 espezieak banatzen dutela lurraldea, apartadu bakoitzean espezie ezberdin mordoa baitago.
Gipuzkoako azalera: 197.838 hektarea
Gipuzkoako basoa: 142.893 ha (%72)
Gipuzkoako lurraldean dauden especie aniztasuna eta azalerak ikusteko: https://behatoki.eus/estatistikak/basogintza/
Kudeaketa da bidea abandonoari aurre egiteko
Gipuzkoan dauden baso espezie mordoari eutsi behar zaio, ENBAren ustean, baso aniztasuna eta oreka hori mantendu beharrean gaude, bai jabeen onerako bai gizarte osorako.
Basoak funtzio ezberdinak ditu eta baita ere helburu ezberdinak, nahiz ekonomikoa nahiz ingurumen alorrekoa eta argi izan behar dugu, basoaren alor ekonomikoa ez badugu bermatzen, gehiengo batean, jabetza pribatua denez, ingurumen alorra ere ahuldu eta galdu egingo dela.
Kudeaketa, helburu ezberdinetan, ingurumen helburuak zein egurra edo beste helburu ekonomikoak dituzten basoetan, kasu guztietan, baso kudeaketa da, orekaren bermea.
Abandonoak aurrera egiten ari da, Estatisketan Atlantiar Baso Misto bezala identifikatzen dena iada 19.000 hektarea suposatzen du eta, bere hedaketak, oso ondorio negatiboak suposatuko lituzke lurraldeko jendarterako, basoa eta lurraldea zikintzeaz gain, zikintzearekin batera , mendia biomasaz betetzen baita eta hori da, gure lurraldean nahi ez ditugun suteak zabaltzeko bermea.
Beraz, Gipuzkoa bezalako,populazioaren aldetik lurralde dentsoan, baso kudeaketa da, suteei aurre egiteko biderik egokiena, prebentzio lanik eraginkorrena.
Etorkizunerako bideak