instagramFacebookTwitter

Notiziak

Gaurkoan, 2023-09-14,  BM supermerkatu katearen jokabidea salatzen dugu, azken urteetan enpresa pribatuetako esne markekin batera IFA taldeko ELIGES izeneko marka zuria eskeini ostean, orain, bere marka propioarekin esnea merkaturatzen erabaki du baina tamalez, bere burua "superlokala"tzat duen arren, bere lehen urratsa bertako EZ den esnearekin eman du.

Hain zuzen ere, bere inkoherentziak azpimarratzeko, BM "superlokala"tzat aurkeztu arren, Galizako esnea eskeintzen digu euskaldunoi eta hain zuzen ere, zoritxarrez, LACTALIS enpresa frantziarraren esnea hautatu du, hain zuzen ere, estatu mailan abeltzainei prezioak jesiten aintzindari den enpresa.

ENBAren ustean, BMk bere marka propioa merkaturatzea aukera ezinhobea zen bertakotasunaren aldeko apustua indartzeko baina ikusitako ikusita, argi dago, aukera galdua dela.

Abian da BASERRITARRON LAGUNA Sariaren 6. Edizioa

Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak 2013 urtean BASERRITARRON LAGUNA saria eratzea erabaki zuen eta bere lehen edizioan, 2014an Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen saria eta bigarrenean, 2016 urtekoa, AMAMA zinema filmarentzat, 2018an ETBko SUSTRAI saioarentzat eta 2020an Nikolas Segurola fraidearentzat eta 2022an ORONA Fundazioarentzat. Orain, 6. Edizioa jartzen dugu abian eta izenak proposatzeko epea zabaldu dugu urriaren 11 arte.

Sariaren helburua bere eguneroko jardunarekin baserriaren alde lanegiten duen persona, elkarte, entitate, komunikabide, etb-en lana aitortu eta gure eskerrona agertzea da.

Baserria, baserritarra eta baserriko elikagaiak gizartearen aurrean goraipatzea, zabaltzea eta aldarrikatzea izango da kontuan sariduna hautatzean eta honenbestez, orain, gipuzkoarrei dagokie izenak proposatzea eta urriak 11 baino lehen guri helaraztea (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) eta 2024ko Urtarrilaren 28an ospatuko den ENBAren batzarrean banatuko da.

Idatzi honekin batera bidaltzen ditugu 2021ko BASERRITARRON LAGUNA Sariaren instrukzioak eta egutegia.

500 pertsonek hartu dute parte ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenaren 8. edizioan

Asteburu honetan ospatu dira ONGI ETORRI BASERRIRA ekimeneko ate irekiak eta amaitu ostean, esateko moduan gaude, beste behin, arrakastatsuak izan direla, guztira 500 pertsonek hartu bait dute parte ekimenean.

Eskeintzan 25 baserri bazeuden ere, azkenean, 20 baserritako ateak zabaldu ditugu, bisitariak larunbateko baserrietan zentratu baita. Hala ere, aukera anitza eta haundia izan dute, egungo baserriaren errealitatea ezagutzeko eta bide batez, gure baserriak kokatuak dauden herri eta auzoak ezagutzeko eta nola ez, baserri familiekin goiza partekatzeko.

ONGI ETORRI BASERRIRA antolatzen duen ENBA nekazal sindikatuaren partetik gure eskerrona agertu nahi diegu bai bisitariei eta baserritarrei bai ekimena Aurrera ateratzeko lagundu diguten babesleak (Mercadona, Hazi, Eusko Label, Basatxerri, Baserria KM0, Kaiku KM0). Ziur gaude, datorren urtean berriro Elkar ikusiko dugula.

Mila esker azkenik, ONGI ETORRI BASERRIRA ekimena ezagutzera eman eta zabaltzen lagundu gaituzten komunikabide guztiei.

Aste honetan Europako Legebiltzarren ingurumenaren alorreko 2 bozketa oso garrantzitsuak izan dira. Bata, Emisio Industrialeen Direktibaren aplikazioa areagotzen zuena, zorionez atera ez dena, eta bigarrena, Natura Leheneratzeko legea, aurrera atera dena.

Araudi bakoitzak proposatzen duena eta bere aplikazioak lehen sektorearengan duen afekzioaz haratago, ENBA bezala oso kezkatuta gaude eta publikoki adierazi nahi dugu, Europa mailako ingurumen araudiak estutzeak eta araudi hauek, lehen sektorearen ekoizpen ahalmenean suposatzen duen murrizketak, Europako elikadura eta elikagai hornikuntza beste kontinente batzuen eskutan uzten duelako.

Ataudi hauen bozketak eta mahaigainean ditugun beste proposamenak kontua hartzen baditugu, hala nola, energia berriztagarrien instalakuntzen proiektuak, argi dago, gure agintarientzat, elikadura burujabetza bigarren mailan geratzen dela ingurumena eta energia burujabetzaren atzetik.

Behi okelaren sektoreak bizi duen egoera kezkagarria da benetan. Ekoizpen kostuak, azkeneko 2-3 urteetan, izugarri igo dira eta abeltzainak jasotzen duen prezioa, neurri batean behintzat, eguneratu bada ere, abeltzain ia denak oso une larria bizitzen ari direla aitortu beharrean gaude.

Inflazioaren presioaz kezkatuta, berez arazoak ez duen kontsumitzaileak ere, bere erosketa aldatzen eta urritzen ari da, bereziki okela ekonomikoaren aldeko hautua eginez eta honen jakitun, bai supermerkatuek bai harakinek, kontsumitzailearen aurrean eskeintzarik merkeena bezala aurkeztu asmoz, ez dute nahi okelaren salneurria eguneratu nahi eta honenbestez, abeltzaina bere prezioa ezin hobetu dabil eta sarri askotan, galeretan ekoizten.

Egoera honen aurrean, ENBA nekazal sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio datozen egunetan dei dezala Behi Okelaren mahaia, mahaiaren bueltan ekoizleak (ENBA eta EHNE), kooperatibak-elkarteak (Harakai eta Gitxegi), administrazioa eta okela erosleak (Eroski, Uvesco eta harakinak).

Okela ekoizleen egoeran estatuko merkatuek, kontsumitzaileen jokabideak eta insumoen prezioen gorakadak eragina zuzena ari dira izaten eta ENBAren ustean, ezinbestekoa da, beranduegi izan baino lehen, okelaren munduko eragile eta agente guztiek mahaiaren bueltan eseri eta estrategia amankomuna adostea.

 

 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan