instagramFacebookTwitter

Notiziak

LANDAXXI eta ENBAk, martxoaren 8an, babesa eman nahi diegu emakume guztiei, egoera ahulean dauden emakume-talde guztiei, batez ere landa-inguruneko emakumeei.

Landa-eremuko emakumeak, egoera ahulean gaudenak eta diskriminazio bikoitza jasaten dugunak, emakumeak izateagatik eta landa-ingurunean bizitzeagatik.

Landa-inguruneak, esparru ahulagoa, ez ditu hiri-inguruneko zerbitzu berak. Oinarrizko zerbitzuen urritasunak zaintza-lana zailtzea eragiten du, ordaindu gabeko lana baita, eta egitura patriarkala duen landa-ingurunean, aparteko lana da guretzat.

Horregatik, lanaren banaketa sexuala desagerrarazteko beharra aldarrikatu nahi dugu; izan ere, lan ordainduezinak, ikusezinak eta aitortu gabeak egitera kondenatzen gaitu, emakumeei zaintzaile izatea ezartzen baitigu, guri lotutako zerbait den aldetik.

LANDAXXI eta ENBA lanean ari gara emakumeek beste eremu batzuetan jada dituzten oinarrizko eskubideak lortzeko; esate baterako, gizarte-politikak hobetzeko, nekazariek eta abeltzainek amatasun, istripu- eta gaixotasun-bajengatiko prestazioak jaso ahal izan ditzagun, prestazio horiek ez izateak areagotu baino ez baitu egiten aurre egin behar diogun genero-desberdintasunaren arrakala.

 

GORA BORROKA FEMINISTA!

Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak bere poza agertu nahi du Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiak emandako autoaren aurrean. Autoan, Eguzkik eta Landarlanek Aralarren Saltarriko mangarainoko pista egiteko lanen aurka jarritako salaketa alboratu eta artxibatu egiten du, egindako lanak lege barrunean egin zirelako eta naturaguneak babesteko indarrean dauden arau guztiak errespetatuz.

Autoaren arabera, Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari Arantxa Ariztimuño, garai hartan Ingurumeneko zuzendari zen José Felix Asensio eta Enirio-Aralar Mankomunitateko presidente zeb José Miguel Santamaría absolbituak izan dira.

ENBAtik gure babesa eta eskerrona berretsi nahi diegu heuren erabakiekin mendiko abeltzainen bizimodua hobetzen jardun ziren agintariei, Aralarko abeltzainen bizimodua duintzea izan bait zuten bere jokabidearen helburu bakarra.

Azkenik, ENBAtik dei egiten diegu salaketak jarritako Landarlan eta Eguzki talde ekolojistei, abeltzainentzat lan eta bizi baldintzak duintzeko erabakiak epaitegi bitartez oztopa ez ditzaten eta ildo horretatik, Eniriotik Igaratzarako bidea egoikitzeko lanen aurkako salaketa berehala erretira dezaten.

 

GABONETAN, EGIGUZU LEKUA ZURE MAHAIAN lelopean ENBA nekazal sindikatuak herritarrei dei berezia egiten die mahai inguruan familia elkartzen den egun bereziotan, mugaz muga, otorduak planifikatzerakoan gu ere kontuan izan gaitzaten.

Pandemiaren itxialdian bai legez bai gizartearen konbentzimenduz, argi geratu zen, baserritarrok funtsezkoak garela gure gizarte osorako ezinbesteko elikagaiak ekoizten ditugunez.

Orain, Gabonetan, funtsezkoak izaten jarraitzen dugula ekarri nahi dugu gogora eta mahai inguruan, 6 edo 10 eseri arren, mahai gainean GU izatea nahi genuke eta ospakizunen ardatza, bertako elikagaiak izatea nahi genuke.

Beraz, etxeko mahai inguruan 6 edo 10 elkartu arren, gogoratu baserritarrok funtsezkoak garela. Honenbestez, egiguzu lekua zure mahaian.

Kantauriar itsasertza eta Penintsularen erdiguneko 6 nekazal sindikatuek, ASAJAn parte hartzen dutenek, irmoki salatu nahi dugu atzo Madrilen Natur Ondarearen Batzordean hartutako erabakia (Eusko Jaurlaritzako aurkako bozkarekin )non otsoari eskeinitako babesa areagotu egiten den.

Otsoa eta mendiko abelzaintza ez direla uztargarriak argi asko dago eta horren islada da, abeltzainen eragile guztiek erabakiaren aurka zaldu garela da. Otsoaren populazioa gehitzea eta bere afekzio gunea areagotzeak eraso larria suposatzen du bai mendiko abelzaintzarentzat eta horrekin batera, azienda hauekin egindako esnekiak (Idiazabal gazta,….) eta harakiak baina baita ere landaguneko herrieri.

Atzo hartutako erabakia ez loteslea denez, orain, Gobernu Zentralaren esku dago azken hitza eta sinatzen dugun sindikatuok, argi eta garbi exijitzen diogu bai Pedro Sánchezek burutzen duen Gobernuari bai bere gobernuan gehiengoa duen PSOE alderdiari ez dezala horrelako erabakirik hartu eta behingoz, hitzetatik ekintzera pasatuz, mendiko abelzaintza estentsiboaren aldeko erabakiak har ditzala.


 

ENBA y las organizaciones firmantes, todas ellas integradas en ASAJA, somos genuinos representantes de los ganaderos de la Cornisa Cantábrica y del Centro-Norte peninsular, a la postre, los grandes afectados por la acción del lobo.

Las organizaciones firmantes califican como un verdadero despropósito la decisión adoptada por varias comunidades autónomas en la comisión de patrimonio natural. Casual pero incomprensiblemente, han sido las comunidades autónomas menos afectadas las que, junto con el propio Ministerio, han inclinado la balanza hacia una mayor protección del lobo. Ahora bien, dado que esta votación no es vinculante para la decisión final a adoptar por parte del Ministerio para la Transición Ecológica, estas seis organizaciones exigimos al Gobierno español y al Partido principal del gobierno, PSOE, que no materialice dicha fatídica decisión.

No se puede hablar de apoyo a la ganadería extensiva y de un apoyo a la España despoblada impulsando medidas como ésta que son un verdadero cañonazo contra la línea de flotación de la ganadería extensiva, tanto ovino como bovino, y contra las políticas para evitar el despoblamiento. Asimismo, las organizaciones firmantes, consideran que dicha decisión supone un duro ataque a los productos lácteos (principalmente quesos con D.O.) y cárnicos elaborados por esta ganadería extensiva.

Tal y como recogen diversos informes, entre ellos el redactado por el biólogo Mario Sáenz de Buruaga, la evolución de la población del lobo a nivel de la península ibérica es claramente ascendente y se encuentra en un estado de conservación favorable por lo que desde el sector ganadero no llegamos a comprender el empeño de determinados grupos ecologistas en impulsar una mayor protección del lobo cuando, el Lobo, como especie, no corre ningún riesgo de extinción y menos aún, que dichas pretensiones ecologistas logren un apoyo desde el campo político.

Ahora, visto lo visto, la decisión final está en manos del gabinete que preside Pedro Sánchez y con mayoría del PSOE.

El PSOE debe optar entre apoyar o dar un varapalo a la ganadería extensiva. El PSOE debe optar entre luchar contra el despoblamiento rural o apoyar este tipo de medidas que aceleran el abandono de amplias zonas rurales.

UAGN – ENBA – ASAJA CANTABRIA – ASAJA ASTURIAS – ASAGA- ASAJA CyL

5 – 2 – 2021

1. #COVID19a dela eta, Osasun Sailak osasun publikoaren arloan hartutako salbuespenezko neurrien araudia, 2020/10/26 argitaratutako Euskal Herrriko Aldizkari Ofizialean

2.  Lana dela eta norberaren edo langilearen joan-etorriak justifikatzeko ziurtagiriaren eredua. PDF formatoan / DOCX formatoan 

3. Ertzaintza eta udaltzaingoek osasun alarman aplikatzeko irizpideak. 2020/10/27

4.. Edozein zalantza edo beharra izanez gero: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 943.650123 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 94.6300769 

 

 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan