instagramFacebookTwitter

Notiziak

Covid-19aren eragina lehen sektorera ere iritsi da eta azpisektore bakoitzean izandako eragina ezberdina bada ere, azpimarratzekoa da, ardi sektorean izandakoa, alde batetik, arkumearen salmentarako ostalaritza ixtean eta bestetik, Idiazabalgo gaztaren kontsumoa jeitsi egin delako.

Ostalaritzaren itxierak eragina nabarmena izan du artzain munduan eta azpimarratzekoa da ere, Euskaditik kanpo saldu ohi den Idiazabal gaztaren beherakada, oinarrizko elikagaia ez den neurrian.

Artzainak bere ohiko merkaturatze bideetatik gain, etxez-etxeko zerbitzua jarri du abian edo zenbait kasutan indartu lehendik zuena. Hala ere, ostalaritzaren itxierak eta Euskaditik kanpoko kontsumoaren beherakadak, arazoak ekarri ditu gaztandegi industrialetarako eta hauek, esne erosketa murrizketa ipini dute abian, artzainen egoera are larriagotuz.

Beraz, atzo, apirilak 30, ezagutu genuen albistea non TGT eta AGOUR gaztandegik 250.000 litro gehiago jasotzeko akordioa lortu duten, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzari esker, ENBAren iritziz oso albiste ona da artzain sektorerako, esne bilketa iazko bolumenetan eta Aurrez adostutako preziotan bermatu egingo delako eta bestetik, gaztagintzari dagokionean, Idiazabal gaztaren kontsumoa sustatzeko kanpaina abian jarri delako eta bestetik, Idiazabal gaztaz gain, Gazta Berri proiektuko gaztak sustatuz, Euskal gazta munduaren dibertsifikazioari bultzada nabarmena ematen zaiolako.

Artzainak, bere kabuz, aspalditik dabiltza dibertsifikazioaren ildoa jorratzen, gure gazta izarra den IDIAZABAL beste gazta batzurekin osatzeko eta bezeroei gama aberatsagoa eskeintzen.

Orain, aurtengo esne bilketa bermatu, Idiazabal gaztaren kontsumoa sustatzeko kanpaina eta gazta dibertsifikazioa bultzatzeko urratsa eman da eta ENBAtik gure poza agertu nahi dugu.

ENBAk TAMALGARRIAzat jotzen du Jaurlaritzak merkatuak ixteko hartutako erabakia eta bestalde, Osasuna eta Merkatariza Sailen arteko koordinazioa eza salatu du.

Gaur, Apirilak 8, argitaratutako aginduan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailakalerta egoera irauten duen bitartean elikagaien azokak debekatzen ditu, alerta egoera altxatzen denerako segurtasuna baldintzak ezartzen ditu eta bide batez, landa eremuan ohikoak diren denda-ibilgaulen zerbitzurako debekua edo salbuepenak finkatzen ditu.

Osasun sailak ateratako aginduan, hitzez hitz “elikagaiak eta nekazaritzako eta abelzaintzako produktuak zuzenean saltzeko merkatu eta azoka tradizionalen jarduera aldi baterako etetea ezartzen da” eta ENBArentzat, erabakia ulertezinaz gain, tamalgarria da bai azokatara joaten diren baserritar eta kontsumitzaileentzat bai azokak, elikagaiak erosteko gune bezala defendatzen dugun ororentzat,

Bestalde, alerta egoera amaitzen denerako finkatutako baldintzak eta neurriak guztiz onartezinak dira eta kinka larrian ipiniko ditu azoka eta merkatu gehienak.

ENBAtik dei berezia egiten diogu bai Eusko Jaurlaritza bai EUDEL elkarteari elkarlanean jardín eta elikagaien azokak babestu eta sustatu ditzaten.

Azkenik, ENBAk Eusko Jaurlaritzaren barne koordinazio eza salatu nahi dugu, Osasun Sailak azokak debekatzen dituen egun berean, Merkataritza sailak Merkatuak babesteko kanpaina hasi duelako, hitzez hitz, elikagai fresko eta bertakoaz hornitzeko guneak betetzen duten papera aldarrikatuz,

Atzo, Martxoak 29, gaueko 23:40tan argitaratu zen Errege Dekretuan Funtsezkoak dien jardueren zerrenda eta etxean geratu beharreko langileentzat ordaindutako baimenaren erregulazioa. 

Lehen sektorea, elikagai ekoizlea den neurrian, eta elkagai kateko beste gainuntzeko eragileak funtsezkotzat jotzen dira eta honenbestez, bai baserritarrak bai beren langileak, izango balitu, eta baita ere bere jarduera aurrera eramateko beharrezko diren zerbitzu era jarduerak ere funtsezkoak bezala kalifikatzen dira. Hau da, baserriko jarduera bere normaltasunean egiteko beharrezko diren jarduera lagungarriak, hala nola, albaitariak, ardi ile moztaileak, hondakin (minda) edo subproduktu kudeatzaileak eta beste hainbat lanbide ere funtsezkoak direnez, heuren langileak lana egin dezakete eta askatasunean mugitu.

Beraz, azken egunotan helarazitako zalantzak argitzeko asmoz, azaldu beharra dugu (datozen egunetan aurkakorik esaten ez den bitartean) baserritarrak ez duela inongo ziurtagirik behar bere lan mugimenduak egiteko, hori bai, gainean nahiz txartela berdea, ustialeku koadernoa edota seguritate sozialaren ordainketa agiriren bat eramatea gomendatzen dugu. Baserriko langileentzat baserritarrak bete eta sinatutako agiria eraman beharko du (hemen duzu Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna eta Garapen Ekonomiako sailek adostutako agiria).

Bestalde, gaia argiago uztearren hona hemen Nekazaritzako Ministeritzak atera duen prentsa oharra non 10/2020 Errege Dekretua zehazten den.

 

 

Euskadunok milaka motibo ditugu ospatzeko eta ENBAk, arkumea dastatuz ospatzea proposatzen dizu eta zure ospakizuna #gukbeeeee hastagekin partekatzea

Naturak agintzen duen erritmoan ari dira jaiotzen arkumeak gure baserrietan. Naturaren errimoan bizi baitira gure abereak baina baita ere gure artzainak.

Aurtengoan, Covid-19ak sortutako larrialdi egoeraren ondorioz, gure ospakizunen eszenatoki nagusiak diren jatetxeak, sozietateak eta beste hainbat elkargune publikoak itxita daude eta honenbestez, arkumeen merkaturatzea, neurri haundi batean, etenda geratu da.

Larrialdi egoerak bestalde, mutur aurrean jarri digu, egungo gizartean, elikadura funtsezkoa dela eta bide batez, funtsezkoak direla elikagaiak sortzen dituzten baserritarrak.

Elikadura eta gure baserritarrak funtsezkoak direlako, bertako elikagaiak kontsumitzea dakarkigun onura nabarmen ikusten delako, osasuntsu elikatzeak sekulako garrantzia duelako eta garaian garaiko elikagaiaz hornitzea hoberena delako, ENBA nekazal sindikatuak, datozen egun eta asteetan bertako arkumeren merkaturatutzea sustatzeko asmoz, honako proposamena egiten dizu egun gutxi barru hasiko den Aste Santutako: Aste Santuan kontsumitu ezazu bertako arkumea (exijitu jatorria, mesedez), larrialdi egoeran bagaude ere, euskaldunok milaka motibo ditugulako ospatzeko.

Aukeratu zeuk ospatzeko duzun motiboa (familikoak, larrialdian lanean ari diren langileak, lagunak, osasuna, zure gustokoen kirol taldea, aberri eguna,…) , ospa ezazu, etxekoekin arkumea janaz eta ondo baderitzozu, partekatu zure sare sozialeetan #gukbeeeee hastagrekin. On egin!

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak Elikadura Balio Katearen eskura jarri du KORONABIRUSARI (COVID-19) AURRE EGITEKO JARDUKETA PROTOKOLOA (3.0 bertsioa) ezartzeko kontsulten zerbitzu teknikoa. Protokolo hori ARRANTZA ONTZI, NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA USTIATEGI ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIETARAKO da, aldi oro eguneratzen joango direna.

Honeaza gain Elikagai kateko partaideen kontsultak bideratzeko zerbitzu teknikoa jarriko da abian (oraindik telefono zenbakia ez badute zehaztu ere), eta goizeko 8tatik iluntzeko 8rak arte egongo da zabalik.

KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID-19) JARDUTEKO PROTOKOLOA, FLOTARAKO, NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO USTIATEGIETARAKO ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIETARAKO (3.0 bertsioa)

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan