instagramFacebookTwitter

Notiziak

Solte dabiltzan txakurrek sortutako arazoen aurrean

Gipuzkoako ENBAk mendian diharduten abeltzain eta azindarekiko ERRESPETUA eta ARDURA exijitzen du

Udararekin batera euskaldunon mendizaletasuna are nabarmenago somatzen dugu mendian bizi garen baserritarrok. Aurtengoan, koronabirusaren eraginez, kanpora oporretara joateko jokabidea gutxitu egin denean, areagotu egin da aire libreko aisialdia eta bereziki, mendira igotzeko ohitura.

Mendira igotzeko ohitura aregotu den neurrian, mendira gizakiak eta txakurren presentzia asko gehitu da eta, ohikoa den bezala, solte dabiltzan txakurrak eta abereen arteko problematika areagotzen da.

Honenbestez, Gipuzkoako ENBAtik dei egiten diegu mendira igotzen diren mendizale eta txakurjabeei, abereak dauden eremuetan, txakurrak lotuta eraman ditzaten, aziendan triskantzak ekidin eta bide batez, mendizale eta baserritarren arteko elkarbizitza ez txartzeko.

Gipuzkoako Menditako 7/2006 Foru Arauak bere 62 artikuluan hitzez hitz jasotzen du:

c) Debekatuta dago hots elementuak erabiltzea, soinua sortzen duten jarduerak egitea eta ohiko larre eremuetan zakurrak aske ibiltzea, erabiltzaileei enbarazurik ez sortzeko eta abereen nahiz basanimalien ohiturak ez eragozteko.”

Bide beretik doa ere, 2020 urtearen haseran Gipuzkoako Mendizale Federazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiak adostu eta zabaldutako “MENDIZALETASUNERAKO praktika onen dekalogoa” eta hainbat menditan jarri diren informazio puntuetan ere, txakurrak lotuta eramateko beharra azpimarratzen da.

Beraz, mendiko elkarbizitza sustatu asmoz baina nola ez, abelzaintza estentsiboa babestu asmoz, mendian diharduten abeltzain eta azindarekiko ERRESPETUA eta ARDUA exijitzen dugu.

ENBAren ustean, eztiaren etiketatze araudi berriak, iruzurra babesten jarraitzen du

Maiatzaren 20an Erleen Nazioarteko Eguna zela eta, Ministro Kontseiluak eztiaren etiketatze araudi berria onartu berri zuen, ENBAren ustean, erlezainek bizi duten errentagarritasun faltari erantzuterakoan, aurrerapen eskasa da.

Gaur, Ekainaren 22an, BOEn argiataratua izan da eta beste behin, araudiak eztia etiketatzerakoan ematen den iruzurra babestu eta sustatzen du. Gobernu Zentralak onartu berri den araudiak, jatorri ezberdineko eztiak etiketatzerakoan, eztiaren jatorrizko herrialde guztien aipamena jasotzeko derrigortasuna jasotzen du baina tamalez, araudi berriak ez du derrigortzen, herrialde bakoitzaren ehunekoa zehaztea. ENBAren ustean, araudia kontsumitzailearentzako engainu onartezina da, adibidez, Espainian % 1 eta Chinan %99 jatorria duen eztia, “Jatorria: Espainia eta China” bezala etiketatzea bait daiteke.

ENBAk Gobernu Zentralaren jokabidea salatu nahi du, erlezainen aldarri historikoa baztertu duelako non etiketatuan jatorri ezberdinetako eztietan, herrialde ezberdinak aipatzeaz gain, txikienetik haundienera, bakoitzak duen ehunekoa agertu dadin.

Iruzurra gutxitzeko lehen urratsa bezala ENBAren ustean etiketan edozein herrialde aipamena jaso ahal izateko, eztiaren jatorria, gutxienez, %20an aipatutako herrialdekoa izan beharko luke.

Bestalde, ENBAtik uste dugu, araudiek dionetik haratago joan daitekeela eta ildo honetan, distribuzio kateei eskatzen die, etiketatua Gardena eta zuzena aplika dezatela heuren distribuzioko marketan.

Elikagaien etiketatua, elikagaien fidagarritasunaren islada

ENBAk argi du edozein elikagai munduan zehar merkatura daitekeela baina horretarako informazioa eta gardentasuna ezinbesteko baldintza litzake, zalantzazko kalitateko elikagaiak guregana ez daitezen.

ENBAtik Euskadin jarduten diren distribuzio kate ezberdinekin elkartu gara gure planteamenduak helarazteko, beti ere, kontsumitzailerantzat etiketatze argia eta Gardena bultzatu asmoz.

Azkenik, ENBAtik dei egiten diegu kontsumitzaileei, etiketatua argia eta ingurumenarekiko eta animalien ongizatea zaintzen duten elikagaiak hauta ditzaten.

Baserritarren funtsezkotasuna aitortu dezan helburua duen sentsibilizazio kanpaina jarriko du abian ENBA nekazal elkarteak #funtsezkoakzarete lemarekin.

Covid-19 birusak eragindako pandemiari aurre egin asmoz, azken asteotan, erabakitako itxialdiak, gure bizitzak goitik behera aldatu ditu. Hala ere, elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ez dute etenik egin bere jardunean eta burubelarri aritu dira gure mahaietan elikagaiak falta ez daitezen.

Ekoizpenak pandemia aurretik bezala jarraitu badu ere, esan beharrik ere ez dago, merkaturatzea zeharo aldatu dela eta arazoak arazo, baserritarrok gure jokabideak berregokitu eta birmoldatu izan ditugu, murrizketak eta eragozpenekin bizi den kontsumtzaileengana heltzeko. Argi ikusi dugu, itxialdian zehar, elikadura, osasuna eta tokiko elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak jendearen babesa eta aitortza jaso dutela.

Itxialdiaren leuntzea iragartzen ari direnean, baserritarrok itxaropentsu azaldu nahi dugu, aurrerantzean ere, gure elikagaiek eta gure lanarekiko begiruneak Euskal gizarteko lehentasunen artean mantenduko delakoan. Hori dela eta, ENBA nekazal elkarteak, sentsibilizazio kanpaina berria sustatu nahi du baserritarren funtsezkotasuna publikoki aitortzeko eskatuz jendeari nahiz bideoak nahiz sare sozialeetan beren atxikipen mezuak zabalduaz, horretarako prestatu ditugun baliabiadeak erabiliz.

Kanpainaren leloa #funtsezkoakzarete izango da eta Maiatzaren 4tik Aurrera hasiko dugu. Horretarako, euskal gizarteko hainbat jende ezagunen babesa jaso dugu, hala nola, Porrotx pailasoa, A Bocados sukaldaritza telebista Saioa, Eneko Atxa, Javi Sierra eta Roberto Ruiz sukaldariak, Karmele Jaio eta Toti Martinez de Lezea idazleak, Iker Irribarria eta Iñaki Artola pilotariak, Athleticeko Eunate Arraiza eta Real Sociedadeko Aihen Muñoz futbolariak, BCCko Joxemari Aizega, Xabier Euzkitze, Iker Galartza aktorea, Dani Álvarez, Begoña Beristain, Aitor Buendia, Pili Kaltzada eta Joxeina Etxebarria kazetariak, Julian Iantzi aurkezlea, Bittor Rodríguez eta Nerea Segura nutrizionistak, Juan Inazio Pérez Iglesias ikerlaria, Axi Muniain surflaria, eta veste hainbat,…. Baina orain gizarte osoaren babesa lortu nahi genuke.

Beraz, esan bezala, Euskal gizarteari dei egiten diogu itxialdian bai legez bai sozialki jabetutako baserritarren funtsezkotasuna, orain publikoki azal diezaien gure baserritarrei #funtsezkoakzarete leloaz eta bide batez, gure elikagaiekiko konpromezua berrestuaz.

Tolosan, 2020-05-02

ENBA nekazal elkarteak, ASAJA bitartez eta geolokalizioan mundo mailako liderra den ESRI España enpresarekin lankidetzan, Lan Poltsa eratu du lan eskabideak bideratzeko une oro eskulana behar duten baserritarreekin harremanetan jartzeko. Euskadiko nekazal sektorea txikia izan arren, nahiz udan nahiz udazkenean baratza, fruta eta mahastietan nahiz abeltzaintzarako eskulana beharra izaten da eta uste dugu zerbitzu honen bitartez kontratazioa erraztu daitekeela.

Zerbitzua plataforma digitalean eratu da eta nahiz lan eskeintza duten baserritarrek nahiz lan beharra izanik lanegiteko prest daudenek www.asaja.com webgunean sartu eta inskribatu beharko dira, bakoitzak bere ezaugarriak (lan eskeintzaren datak, lekua, lan baldintzak, lan eskatzailearen kurrikuluma, mugikortasuna,etb.) sartu plataforman eta gero, sistema berak informazioa tratatu eta harremanetan ezartzeko bidea egiten du.

Lan Poltsari buruz informazioa gehigarria lortzeko edota dudak planteatzeko, jar zaitezke harremanetan bai Bizkaiko ENBA (688.688674 bai Gipuzkoako ENBArekin (699.467686)

 

Covid-19aren eragina lehen sektorera ere iritsi da eta azpisektore bakoitzean izandako eragina ezberdina bada ere, azpimarratzekoa da, ardi sektorean izandakoa, alde batetik, arkumearen salmentarako ostalaritza ixtean eta bestetik, Idiazabalgo gaztaren kontsumoa jeitsi egin delako.

Ostalaritzaren itxierak eragina nabarmena izan du artzain munduan eta azpimarratzekoa da ere, Euskaditik kanpo saldu ohi den Idiazabal gaztaren beherakada, oinarrizko elikagaia ez den neurrian.

Artzainak bere ohiko merkaturatze bideetatik gain, etxez-etxeko zerbitzua jarri du abian edo zenbait kasutan indartu lehendik zuena. Hala ere, ostalaritzaren itxierak eta Euskaditik kanpoko kontsumoaren beherakadak, arazoak ekarri ditu gaztandegi industrialetarako eta hauek, esne erosketa murrizketa ipini dute abian, artzainen egoera are larriagotuz.

Beraz, atzo, apirilak 30, ezagutu genuen albistea non TGT eta AGOUR gaztandegik 250.000 litro gehiago jasotzeko akordioa lortu duten, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzari esker, ENBAren iritziz oso albiste ona da artzain sektorerako, esne bilketa iazko bolumenetan eta Aurrez adostutako preziotan bermatu egingo delako eta bestetik, gaztagintzari dagokionean, Idiazabal gaztaren kontsumoa sustatzeko kanpaina abian jarri delako eta bestetik, Idiazabal gaztaz gain, Gazta Berri proiektuko gaztak sustatuz, Euskal gazta munduaren dibertsifikazioari bultzada nabarmena ematen zaiolako.

Artzainak, bere kabuz, aspalditik dabiltza dibertsifikazioaren ildoa jorratzen, gure gazta izarra den IDIAZABAL beste gazta batzurekin osatzeko eta bezeroei gama aberatsagoa eskeintzen.

Orain, aurtengo esne bilketa bermatu, Idiazabal gaztaren kontsumoa sustatzeko kanpaina eta gazta dibertsifikazioa bultzatzeko urratsa eman da eta ENBAtik gure poza agertu nahi dugu.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan