instagramFacebookTwitter
Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaien Mahaingurua
Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaien Mahaingurua

Apirilaren 28an, Fraisoroko nekazal eskolan ENBAk antolatutako "Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaien Mahaingurua" ospatu zen eta bertaratzea ezin bazenuen edota berriro entzun nahi izanez gero, hemen duzu, mahaingua osoaren bideoa.

Lehen sektorearen errentagarritasuna eta elikadura burujabetza ajenda politikoan txertatzeko mahainguru arrakastatsua ospatu du ENBA sindikatuak Gipuzkoako foru hautagaiekin.

Gaur goizean Fraisoro nekazal eskolako arreo nagusian ospatu da Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaien mahaingurua, Xabier Euzkitzek zuzendutakoa.

Mahainguruan EAJko Eider Mendoza, EHBILDUko Maddalen Iriarte, PSEko Jose Ignacio Asensio eta Elkarrekin PODEMOSeko Miren Echeveste izan dira (PPko Mikel Lezamak ez du partehartu azken uneko ez hustegatik) eta Lehen sektoreari eta landaguneko hainbat gai jorratu dituzte.

Abeltzaintza estentsiboa, herri mendietako kudeaketa, Enirio-Aralar Mankomunitateko problematika, basogintza, herri txikitako biziraupena eta lurralde oreka, basafauna eta otsoa, elikagaien merkaturatzea eta energía berriztagarriek nekazal lurrengan duten afekzioa.

Oreka eta elkarlana izan dira hautagai guztien aldetik hitz erabilienak eta aldi oro, lehen sektoreak larrialdi klimatikoaren aurrean jokatzen eta joka dezakeen papera berretsi da.

ENBAk oso balorazio positiboa egiten du gaurko mahainguruaz, beren helburua nagusia nekazaritza alderdi politikoen ajendan txertatzea zelako eta oreka hitzaren aurrean, lehen sektorearen errentagarritasuna eta gure herriaren elikadura burujabetzaren aldeko politika zehatzak aldarrikatu ditu.

ENBAk, Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagai guztiekin ospatuko du MAHAINGURUA, lurraldeko lehen sektorearen oraina eta etorkizunaz hitzegiteko.

Gipuzkoako ENBAk, Maiatzaren 28ko Foru Hauteskundeak lurraldeko nekazariengan duten garrantziaz jabeturik, Batzar Nagusietara aurkezten diren alderdi guztieri luzatu diegu gonbita nekazaritza iharduera eta landa garapenari buruz eratu dugun MAHAINGURUAn parte har dezaten.

Mahainguruak Xabier Euzkitze izango du aurkezle eta moderatzaile lanetan eta gonbita onartu duten hautagai bakoitzak aukera izango du, nekazaritzarako eta landagunerako duen bere egitaraua agertzeko eta ondoren, politikari eta baserritarren arteko elkarrizketa zabalduko da, baserritarrek politikariei aurrez aurre galdetzeko aukera ezinhobea izanaz.

Mahaingurua, euskara hutsez ospatuko da eta Apirilaren 28an, ostirala, hauteskundeak baino hilabete lehenago ospatuko da Zizurkilgo Fraisoro Nekazal Eskolan, goizeko 11tatik eguerdiko 13,30tara.

Ekitaldia irekia da nahi duen edonorentzat baina interesa duen orok aurrez izena eman beharko du 943.650123 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan

 

ENBA nekazal sindikatuak TODO TODO distribuzio katea salatuko du Elikagai Katearen legea betetzen ez duen esnea saltzeagatik, hain zuzen ere, EUSKAL HERRIA marka, litroko 0,59 eurotan.

Kasu honetan, Karrantzan ekoiztutako kalitatezko esneaz baliatzen da distribuzio katea, azken egunotan 2x1 lelopean esne eskaintza eginez eta esnea bezalako elikagaia amua gisara erabiliz.

Are larriagoa ikusirik, azken prezioa, litroko 0,59 euro, abeltzainek beraiek kobratzen dutenaren pare edo azpitik dagoela ikusita, beraz, distribuzioak egiten duen eskeintzak ezin estali, esne kateko kostu guztiak, hain zuzen ere, Elikagai kateak dioen bezala.

Esne ekoizleak, azken 2 urteetan izandako galerei aurre egiten ari zaien bitartean eta, estatuko beste zonalde batzuetan, nahiz industria nahiz distribuzio aldetik abeltzainari prezioa jeisteko presioa egiten ari direnean eta bestalde, lehortearen ondorioz, ekoizpen kostuak gorantza egingo dutela aurrikusita, oso larritzat jotzen dugu, horrelako dinamikari ateak zabaltzea.

Honenbestez, nahiz eta iada kontaktuan jarri eta eskeintzaren berri tarsladatu administrazioei, datozen egunetan, ENBA sindikatuak salaketa formala jarriko du Eusko Jaurlaritzaren aurrean gai horretan duen eskumenaren arabera beharrezkotzat jotzen dituzten urratsak eta inspekzioak abian jar ditzaten.

ENBAk, Ongarri organikoak (ximaurra eta minda) eta ongarri kimikoak aplikatzeko garaian nahiz abeltzain nahiz nekazariek bete beharreko araudi berriari buruzko JARDUNALDIA antolatu du Martxoaren 10ean

2022ko abenduaren 29an 1051/2022 errege dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, nekazal lurrak ongarriztatzeko arauak ezartzen dituena.

Arau berri honen bitartez nahiz ongarri kimikoak nahiz ongarri organikoak (ximaurra, minda, …) nekazal lurretan aplikatzerakoan jarraitu beharreko arauak eta baldintzak ezartzen ditu, bai aplikazioaren aurretik (lur azterketak, ongarriztatzeko plangintzak, aholkularitza zerbitzua,…) bai aplikatzeko unean (ximaurra eta minda nola zabaldu, kopuruak, makinariarekin ala ez, koadreno digitalean jaso beharreko apunteak, etb.) zehaztuz.

Izugarrizko berrikuntzak dakartza araudi berriak nahiz beren ximaurra edo minda belardietan aplikatzen duten abeltzainentzat nahiz abeltzainen ximaurra edo minda beren soro, mahasti edo fruta sailetan aplikatzen dutenentzat eta nola ez, ongarri kimikoak aplikatzen dituzten nekazari edo abeltzainentzat.

Hori dela eta, ENBA nekazal sindikatuak Errege Dekretuaren xehetasunak agertzeko, Martxoaren 10ean, ostirala, Zaldibiko GOIZANE zentruan, Jardunaldi berezia antolatu du 2 adituen eskutik, ABELUReko Imanol Arrieta eta Galizako Juan Castro, eta ondoren, 2 baserritarren testigantzak jasotzeko, Julen Abasolo abeltzaina eta Xabier Txueka mahastizaleak. Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak zabalduko du eta itxiera, Eusko Jaurlaritzaren eskutik egingo da.

EGITARAUA:

Nekazal lurrak ongarritzeko araudi berria

Nueva normativa sobre fertilización de tierras agrarias

Gainbegiradara harpidetu

Subscribe

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

Facebook

Instagram

Gora joan