instagramFacebookTwitter

Notiziak

ENBA nekazal elkarteak oso pozik jaso du orain egun gutxi argitaratu den 101/2018 DEKRETUA, uztailaren 3koa, erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzkoa non lehen xedapen gehigarriak dekretuaren aplikazio-eremua zehazterakoan landa-ingurunea kanpo uzten duen.

ENBAren ustean Eusko Jaurlaritzak dekretuaren tramitazioan sektorearekiko begirunea eta malgutasuna azaldu du eta hori eskertzekoa da, are gehiago, ikusirik nahiz etxe nahiz logelatako modalitatea landagunean iada arautua dugula nahiz nekazalturismo nahiz landetxe modalitatean.

 

Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz, 2014 urtean, ENBA sindikatuak ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahiean ONGI ETORRI BASERRIRA (OEB) ekimena sustatu zuen. Ekimenak etengabeko hazkuntza bizitzen ari da, 2014an 100 bisitari, 2015ean 250 bisitari, 2016an 450, 2017an 559 eta aurtengoan, azken uneko gorabeherak salbu, 2018an, 702 pertsonek izena eman dutelarik.

Aurtengo OEBn, Uztailak 6 eta 7an, Gipuzkoa eta Bizkaiko 30 baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko eta aurtengo edizioak  BELLOTA AGRISOLUTIONS enpresaren babesa du eta NIREA programan atxikia da.

OEB!ri buruzko informazio guztia: www.ongietorribaserrira.eus

ENBA eta MERCADONA enpresak elkarlan hitzarmena sinatu berri dute aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRAko edizioa babesteko. ENBAtik Iñaki Goenaga presidentea eta MERCADONAtik Patricia Cortizas izan dira sinadura ekitaldian.

Lehenbiziko urtea da Mercadona ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenera atxikitzen dela, aurreko urteetan eta aurtengoan ere EROSKI eta BM soilik aritu baitira.

Gaur udararen haserarekin batera atera da ENBA Aldizkariaren 211 Udako zenbakia.

ENBA eta BELLOTA AGRISOLUTIONS enpresak elkarlan hitzarmena sinatu berri dute aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRAko edizioa babesle nagusia Legazpiko enpresa izateko. Sinadura honekin, ENBA nekazal elkarteak, sektorearekin zerikusi eta harremana duten enpresekin elkarlana jorratu nahi du eta hemendik aurrera, beste enpresa batzuekin zabaltzeko lana egingo du.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan